date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-2-19
https://www.berria.eus/albisteak/193897/euskal-liga-antolatu-dute-ofizialtasuna-aldarrikatzeko.htm
Bizigiro
Euskal Liga antolatu dute, ofizialtasuna aldarrikatzeko
PlayStation 4 plataforman arituko dira martxoaren 1etik aurrera, eta apirilaren 4an finala jokatuko da, Aberri Egunarekin, eta zuzenean ikusi ahalko da Hamaika Telebistaren webgunean.
Euskal Liga antolatu dute, ofizialtasuna aldarrikatzeko. PlayStation 4 plataforman arituko dira martxoaren 1etik aurrera, eta apirilaren 4an finala jokatuko da, Aberri Egunarekin, eta zuzenean ikusi ahalko da Hamaika Telebistaren webgunean.
Kirol elektronikoek etxeko sofa konkistatu zuten aspaldi, eta, orain, plaza ere hartu nahi dute. Game Erauntsia Elkarteak, Gu Ere Bai ekimenak eta Hamaika Telebistak FIFA 21 Euskal Liga aurkeztu dute Bilbon. Alaves, Athletic Club, Eibar, Reala eta Osasunaren gizonezkoen taldeak erabiliko dituzte partidetan. Azaldu dut...
2021-2-19
https://www.berria.eus/albisteak/193898/gorputzak-dituen-askotariko-harremanak-ikusgai-guggenheimen-alex-reynolds-en-bideogintzaren-bidez.htm
Kultura
Gorputzak dituen askotariko harremanak ikusgai Guggenheimen, Alex Reynolds-en bideogintzaren bidez
Artista bilbotarraren hiru pieza biltzen ditu Film & Video programako urteko lehen erakusketak: ‘Bada lege bat, esku bat, abesti bat’. Ekainaren 20ra arte bisitatu ahal izango da. Ikus-entzunetako bat, ‘Eskua kantari’, museoak koproduzitu du
Gorputzak dituen askotariko harremanak ikusgai Guggenheimen, Alex Reynolds-en bideogintzaren bidez. Artista bilbotarraren hiru pieza biltzen ditu Film & Video programako urteko lehen erakusketak: ‘Bada lege bat, esku bat, abesti bat’. Ekainaren 20ra arte bisitatu ahal izango da. Ikus-entzunetako bat, ‘Eskua kantari’, m...
Enbor baten xehetasun plano estatikoak hasieran, eta, hondoan, xuxurlak eta txorien doinuak, besteak beste. Esku baten plano itxiak ondoren, soinu horien erritmoan hatzen koreografia bat finkoa izateari utzi dion kamara batek grabatua. Gisa horretako xehetasunek ardazten dute Alex Reynolds-en Eskua kantari pieza, Gugge...
2021-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/193899/fiskalak-auzitegi-nazionalari-igorri-dio-gonzalezen-aurkako-salaketa-datu-berri-batzuetan-oinarrituta.htm
Politika
Fiskalak Auzitegi Nazionalari igorri dio Gonzalezen aurkako salaketa, datu berri batzuetan oinarrituta
Juan Kalparsororen idatziaren arabera, GALen auzian «oraindik epaitu ez diren pertsona batzuen balizko parte hartzea» ondorioztatzen da salaketatik.
Fiskalak Auzitegi Nazionalari igorri dio Gonzalezen aurkako salaketa, datu berri batzuetan oinarrituta. Juan Kalparsororen idatziaren arabera, GALen auzian «oraindik epaitu ez diren pertsona batzuen balizko parte hartzea» ondorioztatzen da salaketatik.
Urtarril hasieran, Pili Zabalak, Joxi Zabala zenaren arrebak, eskaera bat egin zion Gipuzkoako Fiskaltzari, iker zezan zer lotura izan zuen Espainiako presidente ohi Felipe Gonzalezek GALekin. Aurkeztutako egitasmoarekin, Zabalak eskatu du ikerketa ekinbide bat hasteko, argitu dadin ea Felipe Gonzalezen aurkako salaket...
2021-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/193900/gaur-hemezortzi-urte-euskaldunon-egunkaria-itxi-zutenetik.htm
Gizartea
Gaur hemezortzi urte 'Euskaldunon Egunkaria' itxi zutenetik
Joan Mari Torrealdairen heriotzak markatu du aurtengo urteurrena, baita gertatutakoa gogoratzeko eta aztertzeko sortu diren antzerki eta ikus-entzunezko lanek ere.
Gaur hemezortzi urte 'Euskaldunon Egunkaria' itxi zutenetik. Joan Mari Torrealdairen heriotzak markatu du aurtengo urteurrena, baita gertatutakoa gogoratzeko eta aztertzeko sortu diren antzerki eta ikus-entzunezko lanek ere.
Hemezortzi urte. 2003ko otsailaren 20 ilun haren inguruan jaiotako haurrak adinez nagusiak dira dagoeneko, eta garaia da gertatutakoa perspektiba historikoaz aztertzeko. Izan ere, egiten ari dira. Duela hemezortzi urteko goiz hotz hartan, Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria-ren egoitza itxi zuen, eta, horrekin, urte...
2021-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/193932/zuhurtziaz-diot-baina-auzia-ireki-daitekeela-erakusten-du.htm
Politika
«Zuhurtziaz diot, baina auzia ireki daitekeela erakusten du»
Pili Zabala zuhurra da urtarrilean Gipuzkoako Auzitegiko Fiskaltzan jarri zuen salaketari fiskalburuak eman dion erantzunari buruzko interpretazioan, baina irmo dio: «Ez dut amore emango».
«Zuhurtziaz diot, baina auzia ireki daitekeela erakusten du». Pili Zabala zuhurra da urtarrilean Gipuzkoako Auzitegiko Fiskaltzan jarri zuen salaketari fiskalburuak eman dion erantzunari buruzko interpretazioan, baina irmo dio: «Ez dut amore emango».
Gipuzkoako fiskalburuak, Juan Kalparsorok, Auzitegi Nazionalera igorri du zuen eskaera, aurkeztu duzuen informazio berrietan oinarrituta, eta esanez salaketatik ondorioztatzen dela orain arte auzian epaitu ez diren pertsona batzuen ustezko parte hartzea azaleratzen dutela. Eta Felipe Gonzalez aipatzen du. Zer interpret...
2021-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/193933/bost-informazio-fiskalarentzat.htm
Politika
Bost informazio fiskalarentzat
Donostiako Lurralde Auzitegiko Juan Kalparsoro fiskalaren idatziak hainbat «datu eta informazio berri» aipatzen ditu, Felipe Gonzalez Espainiako gobernuburu ohiak GALen izandako inplikazio eta ardura posibleak ikertzeko bidea eman dezaketenak.
Bost informazio fiskalarentzat. Donostiako Lurralde Auzitegiko Juan Kalparsoro fiskalaren idatziak hainbat «datu eta informazio berri» aipatzen ditu, Felipe Gonzalez Espainiako gobernuburu ohiak GALen izandako inplikazio eta ardura posibleak ikertzeko bidea eman dezaketenak.
Pili Zabalak aurkeztutako salaketan jasotako «datu eta informazio berriak» aipatzen ditu Juan Kalparsoro fiskalak bere idatzian. Bost dira informazio horiek, eta bostak jaso ditu Kalparsorok bere idatzian. 1. CIAren 1984ko txostena Gonzalezek ETAren aurka mertzenarioak erabiltzea onartu zuela idatzi zuen AEBetako Int...
2021-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/193934/hezkuntza-lege-propio-eta-burujabeak.htm
Iritzia
Hezkuntza Lege propio eta burujabeak
Hezkuntza Lege propio eta burujabeak.
Heziberri 2020 planaren baitan, Hezkuntza Lege berri bat erdiesteko Hezkuntza Ituna lantzeari ekin zion 2017-2018an EAEko Hezkuntza Sailak. LABek Hezkuntza Ituna beharrezkotzat jotzen zuen; izan ere, hezkuntza komunitateko eragileon artean adostasun zabalak lortzeko aukera paregabea zen. Alta, beste bide bat hartu zuen...
2021-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/193935/bere-etxean-eskopeta-batekin-lubakitu-den-gizon-bat-hil-da-bart-gasteizen.htm
Gizartea
Bere etxean eskopeta batekin lubakitu den gizon bat hil da bart Gasteizen
Hildakoaren bikotekideak deitu dio Ertzaintzari, gizonak bideo baten bidez mehatxatu egin duelako. Polizia gauerdia baino lehentxeago sartu da etxean, eta gorpua topatu du. Bere buruaz beste egin duela dirudi.
Bere etxean eskopeta batekin lubakitu den gizon bat hil da bart Gasteizen. Hildakoaren bikotekideak deitu dio Ertzaintzari, gizonak bideo baten bidez mehatxatu egin duelako. Polizia gauerdia baino lehentxeago sartu da etxean, eta gorpua topatu du. Bere buruaz beste egin duela dirudi.
Bart gauean, Gasteizen, gizon bat hil zen bere etxean, ustez, bere buruari tiro bat jota. Gaueko hamarrak aldera hasi zen mugimendua Foronda kaleko etxearen inguruan: arratsaldeko zazpietan hildakoaren bikotekideak salaketa jarri zuen Ertzaintzan gizonak mehatxatu egin zuelako bideo baten bidez, eta Poliziak iristean e...
2021-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/193936/itxia-baina-ez-isildua.htm
Gizartea
«Itxia, baina ez isildua»
Gaur bete dira 18 urte Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik, eta erreakzio andana eragin ditu urteurrenak. Sare sozialetako erabiltzaileek hizpide izan dituzte egun haietan sentitutako beldurra, torturaren aurkako eta adierazpen askatasunaren aldeko aldarriak eta itxieraren inguruan sortutako egitasmoak, besteak beste.
«Itxia, baina ez isildua». Gaur bete dira 18 urte Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik, eta erreakzio andana eragin ditu urteurrenak. Sare sozialetako erabiltzaileek hizpide izan dituzte egun haietan sentitutako beldurra, torturaren aurkako eta adierazpen askatasunaren aldeko aldarriak eta itxieraren inguruan sortutako...
«Gaur 18 urte beldurrak esnatu gintuen. Guardia Zibilak, Euskaldunon Egunkaria itxi, eta lankide eta lagunak eraman zituen atxilo. Otsailaren 20 bakoitzean ezin izaten dut saihestu egun hartako bizipenen zirrara sentitzea». Hala txiokatu du Eider Goenaga Lizaso egun BERRIAko kazetaria denak gaur goizean, Euskaldunon Eg...
2021-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/193937/euskal-herriaren-independentzia-aldarrikatuko-du-aurrerantzean-euskal-herrian-euskaraz-ek.htm
Gizartea
Euskal Herriaren independentzia aldarrikatuko du aurrerantzean Euskal Herrian Euskaraz-ek
«Euskararen lehentasunezko estatusa eraikitzeko» eta «normalizazio osoa erdiesteko beharrezko duen hizkuntza politika burujabea bultzatu ahal izateko» galdeginen du Euskal Herriaren askatasuna euskararen aldeko taldeak. Ikusmira adierazpena aurkeztu dute taldeko kide zahar eta berriek, Usurbilen.
Euskal Herriaren independentzia aldarrikatuko du aurrerantzean Euskal Herrian Euskaraz-ek. «Euskararen lehentasunezko estatusa eraikitzeko» eta «normalizazio osoa erdiesteko beharrezko duen hizkuntza politika burujabea bultzatu ahal izateko» galdeginen du Euskal Herriaren askatasuna euskararen aldeko taldeak. Ikusmira ...
«Diglosia egoeraren oinarrian dagoen hizkuntza asimilazioari» aurre egiteko «jauzi» baten beharra ikusi du Euskal Herrian Euskaraz taldeak (EHE), eta erabaki du aurrerantzean Euskal Herriaren independentzia «argi eta garbi» aldarrikatuko duela: ez helburu gisa, baizik eta euskararen normalizaziorako «bitarteko» modura....
2021-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/193938/memoria-gara-k-adierazi-du-orain-proiektua-zehaztubehar-dela.htm
Politika
Memoria Gara-k adierazi du orain proiektua «zehaztu» behar dela
Biktimen Oroimenezko Zentroaren balorazioa egiteko agerraldia egin du Memoria Gara ekinbideak, Gasteizen. Bilera bat egin zuten instituzioekin urtarrilaren amaieran, eta ekinbideak dokumentu bat aurkeztu die.
Memoria Gara-k adierazi du orain proiektua «zehaztu» behar dela. Biktimen Oroimenezko Zentroaren balorazioa egiteko agerraldia egin du Memoria Gara ekinbideak, Gasteizen. Bilera bat egin zuten instituzioekin urtarrilaren amaieran, eta ekinbideak dokumentu bat aurkeztu die.
Memoria Gara ekinbideak agerraldi bat egin du gaur goizean, Gasteizko San Frantzisko elizaren alboan, Zaramaga auzoan. 1976ko martxoaren 3an, Poliziak bost langile hil eta ehunka zauritu zituen bertan, eta, gertakari eta biktima horiek oroitzeko asmoz, Biktimen Oroimenezko Zentroa eraikitzeko akordio bat sinatu dute as...
2021-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/193939/berako-eta-larhungo-suteak-kontrolik-gabe-ari-dira-hedatzen-haizeak-lagunduta.htm
Gizartea
Berako eta Larhungo suteak kontrolik gabe ari dira hedatzen, haizeak lagunduta
Irungo Bidasoa auzora, Lesakara, Biriatura, Azkainera eta Urruñara ere hedatu da sua, eta hainbat etxebizitzaren inguruan daude garrak. Nafarroako Gobernuak adierazi du neguko suterik handiena dela gaur pizturikoa. Baionako suprefetaren arabera, bi foku daude: Berakoa eta Larhungoa. Bentetan eta mendian zebiltzan 68 la...
Berako eta Larhungo suteak kontrolik gabe ari dira hedatzen, haizeak lagunduta. Irungo Bidasoa auzora, Lesakara, Biriatura, Azkainera eta Urruñara ere hedatu da sua, eta hainbat etxebizitzaren inguruan daude garrak. Nafarroako Gobernuak adierazi du neguko suterik handiena dela gaur pizturikoa. Baionako suprefetaren ara...
Goizean goizetik indartsu dabil haizea Euskal Herrian, eta Nafarroan emana zuten abisua: handia zen suteak izateko arriskua. Suteetako bat Nafarroaren, Lapurdiren eta Gipuzkoaren arteko mugan piztu da indartsu, Berako Antzuzelaiko parajean, Irungo Bidasoa auzorako bidean, N-121-A errepidetik eta Bidasoa ibaitik hurbil....
2021-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/193940/545-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
545 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
Positibo tasak %5etik behera egoten jarraitzen du, eta positiboen kopurua ere beheranzko joerari eusten ari da. Beste 61 ospitaleratze egon dira, eta ZIUetan 169 pertsona daude.
545 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Positibo tasak %5etik behera egoten jarraitzen du, eta positiboen kopurua ere beheranzko joerari eusten ari da. Beste 61 ospitaleratze egon dira, eta ZIUetan 169 pertsona daude.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eskainitako datuen arabera, 11.350 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta 545 positibo atzeman dituzte. Proba egin dutenen artean positibo tasa %4,8 izan da, eta, beraz, aurreko egunetako joerari jarraituz, kopuruak OME Osasunaren Mundu Erakundeak ...
2021-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/193941/gizonezko-bat-hil-da-alona-mendian-onatin.htm
Gizartea
Gizonezko bat hil da Aloña mendian, Oñatin
Malda batetik behera erori ostean hil da mendizalea, 14:00ak aldera.
Gizonezko bat hil da Aloña mendian, Oñatin. Malda batetik behera erori ostean hil da mendizalea, 14:00ak aldera.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizonezko bat hil da Aloña mendian, Oñatin (Gipuzkoa), 14:00ak aldera. Adierazi dutenez, malda batetik behera erori da. Ertzaintza eta suhiltzaileak bertara gerturatu dira gorpua jasotzera.
2021-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/193943/eibarren-porrot-mingarria.htm
Kirola
Eibarren porrot mingarria
Jose Luis Mendilibarren taldeak ez du partida ona jokatu, eta 1-0 galdu du Elxen zelaian. Estutu egin beharko du jaitsiera postuak atzean uzteko.
Eibarren porrot mingarria. Jose Luis Mendilibarren taldeak ez du partida ona jokatu, eta 1-0 galdu du Elxen zelaian. Estutu egin beharko du jaitsiera postuak atzean uzteko.
Ez da komeni izaten arazoetan sartzea. Aukeran, hobe da haietatik ahalik eta urrutien ibiltzea. Orain dela jardunaldi batzuetatik Eibar jaitsiera postuetatik gertu ibili da. Aukera dezente izan ditu bertatik urruntzeko, baina ez ditu baliatu. Orain, bete betean sartu da horietan, atzo Elxen aurka 1-0 galdu eta gero. Po...
2021-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/193944/gizon-bat-atxilotu-dute-azagran-bere-bikotekideari-eraso-egitea-leporatuta.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Azagran, bere bikotekideari eraso egitea leporatuta
Gizon bat atxilotu dute Azagran, bere bikotekideari eraso egitea leporatuta.
Foruzaingoak gizonezko bat atxilotu du, gaur, Azagran (Nafarroa), bere bikotekideari «bortizki» eraso egitea leporatuta. Erasoaren ondorioz Nafarroako Ospitalera eraman dute biktima, helikopteroz. Atxilotua izan aurretik, Lizarrako komisariara jo du gizonak, adieraztera uste zuela beren bikotekidea hil duela.
2021-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/193945/istiluak-irunean-haselen-aldeko-mobilizazio-batean.htm
Politika
Istiluak Iruñean, Haselen aldeko mobilizazio batean
Polizia oldartu egin zaie parte hartzaileei
Istiluak Iruñean, Haselen aldeko mobilizazio batean. Polizia oldartu egin zaie parte hartzaileei
Iruñerriko GKS Gazte Koordinadora Sozialistak deituta, Pablo Hasel rap kantariaren atxiloketa salatzeko mobilizazioa egin dute, gaur, Iruñean, eta, amaieran istiluak izan dira. Recoletas plazatik abiatu da ia mila bat lagun bildu dituen manifestazioa, eta Sarasate pasealekuan bukatu da. Hain zuzen, amaieran gertatu dir...
2021-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/193983/hezkuntza-sistemaren-gabezien-atzean-erabaki-politikoak-daude.htm
Iritzia
Hezkuntza sistemaren gabezien atzean erabaki politikoak daude
Hezkuntza sistemaren gabezien atzean erabaki politikoak daude.
Hezkuntza lege berri bat bultzatzeko asmoa jaso du Eusko Jaurlaritzak bere legegintzaldi honetarako programa legegilearen barnean. Bitartean, Estatu espainiarrean, praktikoki onartuta dagoen LOMLOEk gure hezkuntza eskumenak inbaditzen eta, beraz, gure hezkuntza sistema propioa eraikitzeko aukerak mugatzen jarraitzen du...
2021-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/193984/loratuz-lotu-elkartea-sortu-berri-dute-transexual-helduei-eta-haien-ingurune-sozialari-laguntzeko.htm
Gizartea
Loratuz Lotu elkartea sortu berri dute, transexual helduei eta haien ingurune sozialari laguntzeko
Loratuz Lotu elkartea sortu berri dute, transexual helduei eta haien ingurune sozialari laguntzeko. Transexualen alboan egon nahi dute haien prozesuak iraun bitartean, «ahaldunduta eta indartuta» gizarteratu daitezen identitate berriarekin.
Loratuz Lotu elkartea sortu berri dute, transexual helduei eta haien ingurune sozialari laguntzeko. Loratuz Lotu elkartea sortu berri dute, transexual helduei eta haien ingurune sozialari laguntzeko. Transexualen alboan egon nahi dute haien prozesuak iraun bitartean, «ahaldunduta eta indartuta» gizarteratu daitezen ide...
Andoaingo Leitzaran institutuan Gizarteratzea zikloko ikasketak egin zituzten iaz Brayan Altimasberesek (Hernani, 1996) eta Mash Elizaldek (Iruñea, 1999). Altimasberesek euskarazko taldean, eta Elizaldek gaztelaniazkoan. Biak dira mutil transexualak, eta biek egin dute trantsizioa helduaroan, baina, ikaskideak izan arr...
2021-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/193985/beti-bultzaka-atea-zabal-dadin.htm
Gizartea
Beti bultzaka, atea zabal dadin
Mendigorria izanen da eskolan D eredua ezarriko duen hamalaugarren herria, eremu euskaldunetik kanpo. Herriko gurasoen ahaleginari esker lortu dute, euskaraz ikasteko aukera ez baita Nafarroa osoan bermatua, oraindik ere, ustez legeak horretarako bidea ematen duen arren.
Beti bultzaka, atea zabal dadin. Mendigorria izanen da eskolan D eredua ezarriko duen hamalaugarren herria, eremu euskaldunetik kanpo. Herriko gurasoen ahaleginari esker lortu dute, euskaraz ikasteko aukera ez baita Nafarroa osoan bermatua, oraindik ere, ustez legeak horretarako bidea ematen duen arren.
Lortu dute: Mendigorriko haurrek euskaraz ikasi ahal izanen dute herriko ikastetxe publikoan, datorren ikasturtetik aurrera. 2015ean aldatu zuten Nafarroako Euskararen Legea azkenekoz, eta, geroztik, eremu misto eta ez-euskaldunean publikoan D eredua ezarriko den hamalaugarren herria izango da Mendigorria. Gurasoen aha...
2021-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/193986/hasel-askatzeko-protesten-ostean-manifestari-bat-atxilotu-du-ertzaintzak-bilbon.htm
Politika
Hasel askatzeko protesten ostean manifestari bat atxilotu du Ertzaintzak Bilbon
Pablo Hasel rap kantaria aske uztea eskatzeko mobilizazio ugari egin dituzte asteburuan, eta istiluak ere izan dira manifestarien eta polizien artean. Igandean, Bilbon manifestari bat atxilotu du Ertzaintzak, eta larunbat gauean, Iruñean, beste bi Espainiako Poliziak.
Hasel askatzeko protesten ostean manifestari bat atxilotu du Ertzaintzak Bilbon. Pablo Hasel rap kantaria aske uztea eskatzeko mobilizazio ugari egin dituzte asteburuan, eta istiluak ere izan dira manifestarien eta polizien artean. Igandean, Bilbon manifestari bat atxilotu du Ertzaintzak, eta larunbat gauean, Iruñean, ...
Pablo Hasel rap kantaria askatzeko manifestazio bat egin dute igande eguerdi honetan Bilbon, Bilboko kolektibo eta talde ugarik bat eginda eta Bilbo Antifaxista plataformak antolatuta. 2.000 lagun inguru elkartu dira, udaltzainen arabera. Plaza Eliptikoan bukatu da protesta, eta antolatzaileek agiri bat irakurri dute, ...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/193987/itzalitzat-jo-dute-bidasoko-sutea.htm
Gizartea
Itzalitzat jo dute Bidasoko sutea
Nafarroako Gobernuak esan du orain «ikertzea eta Foruzaingoari bere lana egiten uztea» tokatzen dela. Gipuzkoako Foru Aldundiak esan du nahita piztutakoa dela ematen duela. 2.000 hektarea baino gehiago erre dira.
Itzalitzat jo dute Bidasoko sutea. Nafarroako Gobernuak esan du orain «ikertzea eta Foruzaingoari bere lana egiten uztea» tokatzen dela. Gipuzkoako Foru Aldundiak esan du nahita piztutakoa dela ematen duela. 2.000 hektarea baino gehiago erre dira.
Egonkortu da Nafarroaren, Gipuzkoaren eta Lapurdiren arteko mugan 2.000 hektarea baino gehiago erre dituen sutea. Goizean larrialdietarako mahaiak egindako bileran baieztatu dute egonkortuta zegoela, nahiz eta Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan, Lesakako lurretan batez ere, oraindik «puntu beroak» bazeuden. Haizea erab...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/193988/realak-ez-dio-aukerarik-eman-alavesi.htm
Kirola
Realak ez dio aukerarik eman Alavesi
Isakek hiru gol sartu ditu, eta Portuk errematatu du partida.
Realak ez dio aukerarik eman Alavesi. Isakek hiru gol sartu ditu, eta Portuk errematatu du partida.
Manchester Uniteden aurkako partidan jasotako kolpeari sendo erantzun dio Realak asteburuan. Talde txuri-urdinak ez zion aukerarik eman Alavesi, eta Isakek erakutsitako goseak bosgarren postua sendotzeko balio izan dio: 4-0. Alavesek defentsan indartsu hasi zuen partida, eta Realari zail jarri zion jokoan sartzea. Hal...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/193989/athleticek-berdinketa-bat-eskuratu-du-vila-realen-aurkako-partidan.htm
Kirola
Athleticek berdinketa bat eskuratu du Vila-realen aurkako partidan
Saiatu da Athletic, baina ezin izan du Asenjo behin baino gehiagotan gainditu. Bana amaitu da zuri-gorrien eta Vila-realen artekoa.
Athleticek berdinketa bat eskuratu du Vila-realen aurkako partidan. Saiatu da Athletic, baina ezin izan du Asenjo behin baino gehiagotan gainditu. Bana amaitu da zuri-gorrien eta Vila-realen artekoa.
Saiatu da, baina ezin izan du gehiago lortu. Athleticek atzetik hasi zuen partida, ordu laurden behar izan baitzuen Gerard Morenok partidako lehen gola sartzeko. Atsedenaldia iritsi aurretik berdindu zuen norgehiagoka zuri-gorriek. Bigarren zatian, izan zituen aurretik jartzeko aukerak, baina markagailua ez zen mugitu....
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/193990/aukerarik-eman-gabe-nagusitu-dira-elezkano-eta-zabaleta.htm
Kirola
Aukerarik eman gabe nagusitu dira Elezkano eta Zabaleta
Elezkano II.ak eta Zabaletak 22-8 gainditu dituzte Ezkurdia eta Galartza.
Aukerarik eman gabe nagusitu dira Elezkano eta Zabaleta. Elezkano II.ak eta Zabaletak 22-8 gainditu dituzte Ezkurdia eta Galartza.
Geldiezina dirudi Elezkano II-Zabaleta bikoteak. Partida bakarra galdu zuten lehen itzulian, eta garaipen batekin hasi dute bigarrena ere: 8-22. Beste zazpi partida geratzen dira oraindik, baina gero eta gertuago dute finalerdietarako sailkatzea. Zailago dute Ezkurdiak eta Ladis Galartzak. Eibarko Astelena frontoian, ...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/193991/jaurlaritzak-400000-euro-ordaindu-beharko-dizkio-san-mamesen-hildako-ertzainaren-familiari.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak 400.000 euro ordaindu beharko dizkio San Mamesen hildako ertzainaren familiari
Duela hiru urte hil zen, tronboenbolismo baten eraginez, Athleticen eta Moskuko Spartaken zaleen arteko istiluetan. Agenteak osasun arazoak eduki arren, Ertzaintzak ez zion lanaldia egokitu, auzitegiak ebatzi duenez.
Jaurlaritzak 400.000 euro ordaindu beharko dizkio San Mamesen hildako ertzainaren familiari. Duela hiru urte hil zen, tronboenbolismo baten eraginez, Athleticen eta Moskuko Spartaken zaleen arteko istiluetan. Agenteak osasun arazoak eduki arren, Ertzaintzak ez zion lanaldia egokitu, auzitegiak ebatzi duenez.
EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko Gizarte Arloko Auzitegiak aurretik emaniko ebazpena. Eusko Jaurlaritzak 400.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio Inocencio Alonso ertzainaren sendiari. 2018ko otsailaren 22an hil zen Alonso, gaur duela hiru urte, Athleticen eta Spartaken partidaren aurretik San Mam...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/193992/malcolm-x-ren-hilketaren-ikerketa-berriz-irekitzeko-eskatu-dute-haren-alabek.htm
Mundua
Malcolm X-ren hilketaren ikerketa berriz irekitzeko eskatu dute haren alabek
Ordu hartan eskubide zibilen aldeko mugimenduan infiltratuta zegoen polizia agente baten gutunak FBI eta New Yorkeko Polizia Departamentua lotzen ditu heriotzarekin.
Malcolm X-ren hilketaren ikerketa berriz irekitzeko eskatu dute haren alabek. Ordu hartan eskubide zibilen aldeko mugimenduan infiltratuta zegoen polizia agente baten gutunak FBI eta New Yorkeko Polizia Departamentua lotzen ditu heriotzarekin.
1965eko otsailaren 21ean hil zuten Malcolm X ekintzailea. Orain, 56. urteurrena baliatu du haren familiak ikerketa berriz irekitzeko eskatzeko. Adierazi dutenez, FBI Ikerketa Bulego Federala eta New Yorkeko Polizia hilketarekin lotzen dituen «froga berri bat» jaso dute; polizia agente ohi batek hil aurretik utzitako gu...
2021-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/193994/laquoeskua-joan-zaieraquo.htm
Politika
«Eskua joan zaie»
Mikel Zabalza Intxaurrondon torturatuta hil zela baieztatzen duen audio elkarrizketa bat argitaratu du 'Público'-k. Grande-Marlaskak agerraldi bat egin dezala eskatu du Geroa Baik, eta EH Bilduk Espainiako Kongresuan galdetuko dio Pedro Sanchezi.
«Eskua joan zaie». Mikel Zabalza Intxaurrondon torturatuta hil zela baieztatzen duen audio elkarrizketa bat argitaratu du 'Público'-k. Grande-Marlaskak agerraldi bat egin dezala eskatu du Geroa Baik, eta EH Bilduk Espainiako Kongresuan galdetuko dio Pedro Sanchezi.
Gordina da elkarrizketa, Alberto Perote CESIDeko koronel eta zerbitzu sekretuetako buruaren, eta Pedro Gomez Nieto Guardia Zibileko kapitainaren artekoa. Bien elkarrizketak baieztatzen du Mikel Zabalza Intxaurrondoko kuartelean hil zela, torturatuta. Elkarrizketa horren transkripzioa argitaratua zuen El Mundo egunkaria...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/193995/martxoaren-8an-zabalduko-dituzte-eskolak-erresuma-batuan.htm
Mundua
Martxoaren 8an zabalduko dituzte eskolak Erresuma Batuan
Murrizketak nola arinduko dituzten iragarriko du Boris Johnson lehen ministroak. Eskolak itxi eta hiru astera, sei lagunerainoko taldeak elkartu ahal izango dira, egoerak hobera egiten jarraitzen badu.
Martxoaren 8an zabalduko dituzte eskolak Erresuma Batuan. Murrizketak nola arinduko dituzten iragarriko du Boris Johnson lehen ministroak. Eskolak itxi eta hiru astera, sei lagunerainoko taldeak elkartu ahal izango dira, egoerak hobera egiten jarraitzen badu.
Uztailaren amaierarako COVID-19aren aurkako lehen txertoa hartuta beharko lukete Erresuma Batuan bizi diren 50 urtetik gorako herritar guztiek. Hori da Londresen asmoa, behintzat. Txertaketa kanpaina ondo doa herrialdean. Azken datuen arabera, egunean 334.000 lagunetik gora txertatzen dituzte, eta kutsatzeek nabarmen e...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/193997/euskal-nazioaren-egoera-aztergai-asteazkenean.htm
Politika
Euskal nazioaren egoera aztergai asteazkenean
Hamaika Gara egitasmoaren lehenengo solasaldian, besteak beste Naziometroaren emaitzak aztertuko dituzte Arkaitz Fullaondok, Xabier Barandiaranek, Roberto Uriartek, Floren Aoizek eta Zelai Nikolasek. 'Berria.eus'-en ikusi ahalko da, zuzenean, 18:30ean.
Euskal nazioaren egoera aztergai asteazkenean. Hamaika Gara egitasmoaren lehenengo solasaldian, besteak beste Naziometroaren emaitzak aztertuko dituzte Arkaitz Fullaondok, Xabier Barandiaranek, Roberto Uriartek, Floren Aoizek eta Zelai Nikolasek. 'Berria.eus'-en ikusi ahalko da, zuzenean, 18:30ean.
Naziometroa: termometro eta iparorratz solasaldia ikusi ahalko da asteazkenean, 18:30ean, Berria.eus atarian eta Hamaikagara.eus webgunean. Horrekin hasiko da Hamaika Gara egitasmoak burujabetza eta erabakitzeko eskubidearen inguruan antolaturiko solasaldi zikloa. Denera zazpi mahai inguru egingo dituzte. Parte Hartuz...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/193998/omek-gomendatu-du-covid-19aren-lehen-kutsatuaren-aztarnak-sakonago-aztertzeko.htm
Gizartea
OMEk gomendatu du COVID-19aren lehen kutsatuaren aztarnak sakonago aztertzeko
OMEk birusaren jatorria aztertzera bidalitako aditu taldeak ondorioztatu du Wuhango lehen kutsatuarekin harreman zuzena izan zutenen aztarnei sakonago erreparatu behar ditetela. Huanango itsaski merkatua ere aztertzeko gomendatu du, birusaren jatorrian garrantzia izan zuelakoan.
OMEk gomendatu du COVID-19aren lehen kutsatuaren aztarnak sakonago aztertzeko. OMEk birusaren jatorria aztertzera bidalitako aditu taldeak ondorioztatu du Wuhango lehen kutsatuarekin harreman zuzena izan zutenen aztarnei sakonago erreparatu behar ditetela. Huanango itsaski merkatua ere aztertzeko gomendatu du, birusare...
OMEk koronabirusaren jatorria aztertzeko bidalitako aditu taldea Txinara heldu eta hilabetera, ikerketa argitzea asmo duten gomendioak eman dituzte. Munduan atzeman zuten lehen positiboarekin harremanetan egon zirenen inguruan egindako arakatze lanak «sakonagoak» izan daitezen eskatu dute. Horrez gain, Huanan hiriko it...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/194000/maskara-garden-batzuk-merkatutik-kentzeko-eskatu-du-kontsumobidek.htm
Gizartea
Maskara garden batzuk merkatutik kentzeko eskatu du Kontsumobidek
Maskara horien ezaugarriak etiketan adierazitakoarekin bat ez datozela ondorioztatu dute. Zehazki, bakterioen iragazketak soilik %15eko eraginkortasuna duela egiaztatu dute, eta enpresak maskara horiek saltzeari utzi beharko dio.
Maskara garden batzuk merkatutik kentzeko eskatu du Kontsumobidek. Maskara horien ezaugarriak etiketan adierazitakoarekin bat ez datozela ondorioztatu dute. Zehazki, bakterioen iragazketak soilik %15eko eraginkortasuna duela egiaztatu dute, eta enpresak maskara horiek saltzeari utzi beharko dio.
Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Sailak ohar batean jakinarazi duenez, Kontsumobidek maskara saredun edo gardenen eraginkortasuna aztertu du laborategi batean, gisa horietako maskarek sortutako «zalantzak» argitzeko. Laborategian maskara mota horien arnasgarritasun eta iragazpen baldintzak etiketan adierazitakoarekin bat o...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/194003/espetxeetako-komunikazioen-blokeoa-salatu-dute-etxerat-ek-eta-sarek.htm
Politika
Espetxeetako komunikazioen «blokeoa» salatu dute Etxerat-ek eta Sarek
Hileko azken ostiraleko mobilizazioetan parte hartzera deitu dute.
Espetxeetako komunikazioen «blokeoa» salatu dute Etxerat-ek eta Sarek. Hileko azken ostiraleko mobilizazioetan parte hartzera deitu dute.
Espainiako Estatuko presondegietan dauden euskal presoek ia hilabete daramate komunikazioak eta lekualdatzeak etenda, eta «blokeo» hori salatu dute Patricia Velez eta Joseba Azkarraga Sare plataformako eta Etxerat presoen senide eta lagunen elkarteko bozeramaileek. Bien esanetan, «presoen eta haien ingurukoen eskubidee...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/194004/jaurlaritzak-500-milioi-euroren-finantzaketa-eskainiko-die-ete-ei-eta-autonomoei.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak 500 milioi euroren finantzaketa eskainiko die ETE-ei eta autonomoei
Maileguak itzultzen hasteko epea urtebetetik bira luzatu du, eta lautik seira dena itzultzekoa.
Jaurlaritzak 500 milioi euroren finantzaketa eskainiko die ETE-ei eta autonomoei. Maileguak itzultzen hasteko epea urtebetetik bira luzatu du, eta lautik seira dena itzultzekoa.
Koronabirusak eragindako krisiak arrasto sakona utziko duela ikusita, Eusko Jaurlaritzak erabaki du aurten ere finantzaketa lerro berezi bat indarrean jartzea maileguen beharra duten enpresa txiki eta ertainei (ETE), eta langile autonomoei. 500 milioi euroren finantzaketarekin lagunduko du Gasteizko gobernuak, Pedro A...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/194006/positiboen-ehunekoa-465-da-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Positiboen ehunekoa %4,65 da Hego Euskal Herrian
Azken bi hilabeteetan erregistratutako kasu kopururik apalena izan da Hegoaldean: 360. Dena dela, ohi denez, astegunetan baino proba gutxiago egin dira igandean, eta antzeko mantendu da positiboen portzentajea.
Positiboen ehunekoa %4,65 da Hego Euskal Herrian. Azken bi hilabeteetan erregistratutako kasu kopururik apalena izan da Hegoaldean: 360. Dena dela, ohi denez, astegunetan baino proba gutxiago egin dira igandean, eta antzeko mantendu da positiboen portzentajea.
Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, Osakidetzak eta Osasunbideak COVID-19a atzemateko 7.737 test egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta horien %4,65ek eman zuten positibo: 360k, zehazki. Hala, abenduaren 28az geroztik zenbatu den kopururik txikiena da Hegoaldeko osasun agintariek g...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/194007/dublingo-udalak-oroigarria-jarri-nahi-dio-mussolini-tirokatu-zuen-emakumeari.htm
Mundua
Dublingo Udalak oroigarria jarri nahi dio Mussolini tirokatu zuen emakumeari
Violet Gibson emazteak sudurrean jo zuen diktadore faxista eta Francoren aliatua. Eroetxe batean sartu zuten, hil arte. Irlandako emakumeen historian «dagokion lekua» eman nahi diote oroigarriarekin.
Dublingo Udalak oroigarria jarri nahi dio Mussolini tirokatu zuen emakumeari. Violet Gibson emazteak sudurrean jo zuen diktadore faxista eta Francoren aliatua. Eroetxe batean sartu zuten, hil arte. Irlandako emakumeen historian «dagokion lekua» eman nahi diote oroigarriarekin.
Joan zen astean eginiko proposamenari baiezkoa eman zion Dublingo Udalaren bilkurak, eta horrekin lehen urratsa egin du. Mannix Flynn zinegotziak eskatu zuen Violet Gibsoni oroigarri bat jartzeko hirian. Historian itzalpean ezkutaturiko emakumezko nabarmen horietako bat da Gibson, haren arabera. 1926ko apirilaren 7an,...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/194008/lan-erreforma-indargabetzeke-dagoela-gogoratu-dute-ela-cig-eta-csc-sindikatuek.htm
Ekonomia
Lan erreforma indargabetzeke dagoela gogoratu dute ELA, CIG eta CSC sindikatuek
Kaleratze kolektiboak errazten dituzten arauak eta nazio bakoitzeko hitzarmenak ahultzen dituztenak salatu dituzte bereziki. Mobilizaziora deitu dute martxoaren 26rako.
Lan erreforma indargabetzeke dagoela gogoratu dute ELA, CIG eta CSC sindikatuek. Kaleratze kolektiboak errazten dituzten arauak eta nazio bakoitzeko hitzarmenak ahultzen dituztenak salatu dituzte bereziki. Mobilizaziora deitu dute martxoaren 26rako.
Martxoaren 25a mobilizazio eguna izango da Euskal Herrian, Katalunian eta Galizian, edo hala nahi dute behintzat ELAk, CIG Galiziako sindikatuak eta CSC Kataluniakoak. Espainiako lan erreforma oraindik indargabetzeke dagoela salatu dute hirurek, eta egun horretan kalera irtengo direla lege aldaketa «martxan jartzeko» a...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/194009/emakumezkoen-euskal-herriko-itzuliak-bertan-behera-utzi-du-bere-lehen-aldia.htm
Kirola
Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliak bertan behera utzi du bere lehen aldia
Donostiako Klasikoaren lekua hartu behar zuen lasterketa berriak, baina, Tourra egingo ez dela ikusita, Klasikoari eustea erabaki dute.
Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliak bertan behera utzi du bere lehen aldia. Donostiako Klasikoaren lekua hartu behar zuen lasterketa berriak, baina, Tourra egingo ez dela ikusita, Klasikoari eustea erabaki dute.
2021ak behar zuen emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliaren debutaren urtea, baina antolatzaileek jakinarazi dute ez dela halakorik egingo. Donostiako Klasikoaren lekua hartu nahi zuen itzuli berriak, Frantziako Tourrak bere lasterketa Klasikoaren egun beretan jarri eta gero: «Izugarrizko lana egin da itzulia egutegian mu...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/194010/italiaren-kongoko-errepublika-demokratikoko-enbaxadorea-hil-dute.htm
Mundua
Italiaren Kongoko Errepublika Demokratikoko enbaxadorea hil dute
Luca Attanasio eta karabinero bat erail dituzte NBEren konboi baten aurkako eraso batean, Ipar Kivun, Italiako Atzerri Ministerioak jakinarazi duenez.
Italiaren Kongoko Errepublika Demokratikoko enbaxadorea hil dute. Luca Attanasio eta karabinero bat erail dituzte NBEren konboi baten aurkako eraso batean, Ipar Kivun, Italiako Atzerri Ministerioak jakinarazi duenez.
Italiaren Kongoko Errepublika Demokratikoko enbaxadore Luca Attanasio eta karabinero bat hil dituzte NBE Nazio Batuen Erakundearen konboi baten aurkako erasoan, Italiako Atzerri Ministerioak jakinarazi duenez. Bahiketa saiakera batean gertatu da, Ipar Kivuko Kanyamahoro herriaren inguruan. Attanasio eta karabineroa Mo...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/194011/fiskaltzak-ez-du-ez-herri-akusaziorik-ez-akusazio-partikularrik-nahi-ingurumenaren-aurkako-delituaren-auzian.htm
Gizartea
Fiskaltzak ez du ez herri akusaziorik, ez akusazio partikularrik nahi ingurumenaren aurkako delituaren auzian
Fiskaltzak ez du ez herri akusaziorik, ez akusazio partikularrik nahi ingurumenaren aurkako delituaren auzian.
Zaldibarko zabortegian (Bizkaia) ingurumenaren aurka deliturik egin ote den ikertzeko kausan hainbat entitate herri akusazio gisa onartu zituen Durangoko Instrukzioko 1. Epaitegiak, urtarrilaren amaieran. Baina, BERRIAk jakin ahal izan duenez, fiskaltzak ez du ez herri akusaziorik, ez akusazio partikularrik nahi auzian...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/194012/josu-urrutikoetxearen-epaiketa-bat-irailaren-13-14ra-gibelatu-dute.htm
Politika
Josu Urrutikoetxearen epaiketa bat irailaren 13-14ra gibelatu dute
2005-2006ko prozesuagatik ziren gaur-biharretan epaitzekoak, Parisen.
Josu Urrutikoetxearen epaiketa bat irailaren 13-14ra gibelatu dute. 2005-2006ko prozesuagatik ziren gaur-biharretan epaitzekoak, Parisen.
Parisko Dei Auzitegia gaur-biharretan zen Josu Urrutikoetxea epaitzekoa 2005-2006ko bake elkarrizketekin lotuta, baina irailaren 13-14ra gibelatu dute epaiketa. Ez da lehen aldia, hasiera batean iazko urrian zirelako Urrutikoetxea epaitzekoak, baina otsailera atzeratu zuten, osasun egoerak lekukoen presentzia arriskuan...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/194013/lau-pertsona-espainiako-poliziaren-komisariara-eraman-dituzte-deklaratzera-bilbon.htm
Ekonomia
Lau pertsona Espainiako Poliziaren komisariara eraman dituzte deklaratzera Bilbon
Langile Autodefentsa Sareko kideak dira laurak, eta derrigortze delitua leporatu diete.
Lau pertsona Espainiako Poliziaren komisariara eraman dituzte deklaratzera Bilbon. Langile Autodefentsa Sareko kideak dira laurak, eta derrigortze delitua leporatu diete.
Espainiako Poliziak gaur goizean lau pertsona atxiki ditu Bilbon, eta Indautxun duen komisariara eraman ditu deklaratzera. Langile Autodefentsa Sareko kideak dira laurak, eta derrigortze delitua leporatzen diete, Limpiezas Arana garbiketa enpresaren aurka egiten ari diren protesta dela eta. Enpresa horren lan baldintz...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/194014/eratu-da-hidrogenoaren-euskal-korridorea.htm
Ekonomia
Eratu da Hidrogenoaren Euskal Korridorea
78 erakundek egin dute proiektuarekin bat, eta horietatik 58 dira enpresak.1.300 milioi euroko inbertsioarekin, sei urtean zuzenean 1.340 enplegu eta zeharka 6.700 inguru sortzea espero dute. Hidrogenoarentzako gasbidea egin nahi dute Bilboko Portutik Zorrotzaurreraino, ibaiaren azpitik.
Eratu da Hidrogenoaren Euskal Korridorea. 78 erakundek egin dute proiektuarekin bat, eta horietatik 58 dira enpresak.1.300 milioi euroko inbertsioarekin, sei urtean zuzenean 1.340 enplegu eta zeharka 6.700 inguru sortzea espero dute. Hidrogenoarentzako gasbidea egin nahi dute Bilboko Portutik Zorrotzaurreraino, ibaiare...
BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridoreak mugarri izango duen pausoa eman du gaur Bilbon, Euskalduna jauregian egin den Elkarlanerako Memorandumaren sinadura ekitaldiarekin. 78 erakundek sinatu dute agiria, formalki erakutsiz zer parte hartzea duten proiektu handi honetan. Horietako sei erakundeak dira, hamabi zentro tekno...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/194015/proiektuen-zerrenda-zabala.htm
Proiektuen zerrenda zabala
Proiektuen zerrenda zabala.
Oraindik itxi gabeko zerrenda da. Hidrogenoaren korridorearen egitasmora «aktiboki»78 erakunde batu dira dagoeneko, baina BH2Cren koordinatzaile Jose Ignacio Zudairek azaldu duenez, beste 50 bat enpresa «gogoeta fasean» daude oraindik, haien estrategietan hidrogenoa garrantzitsua izan daitekeen aztertzen. Momentuz 34t...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/194016/erakundeak-eta-enpresak.htm
Erakundeak eta enpresak
Erakundeak eta enpresak.
ERAKUNDEAK BILBOKO UDALA ENARGI ARABA EVE GARBIKER LURRALDEBUS MUBIL EUSKADIKO PARKE TEKNOLOGIKOAK BILBOKO PORTU A EZAGUTZA ETA TEKNOLOGIA ZENTROAK CENTRO NACIONAL DE H2 CF SOMORROSTRO CIC ENERGIGUNE CIDETEC ENERGIAREN EUSKAL KLUSTERRA EUSKAL ITSAS FOROA FUNDACIÓN HIDRÓGENO DE ARAGÓN TEKNIKER FUNDAZIOA...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/194017/epaileak-espetxera-bidali-du-azagran-bikotekideari-eraso-egin-zion-gizonezkoa.htm
Gizartea
Epaileak espetxera bidali du Azagran bikotekideari eraso egin zion gizonezkoa
Epaileak hilketa delituak, etxeko indarkeria, bortizkeria matxista, lesioak eta tratu txarrak egotzio dizkio erasotzaileari. Emakumezkoa Nafarroako Ospitalean dago, «oso larri».
Epaileak espetxera bidali du Azagran bikotekideari eraso egin zion gizonezkoa. Epaileak hilketa delituak, etxeko indarkeria, bortizkeria matxista, lesioak eta tratu txarrak egotzio dizkio erasotzaileari. Emakumezkoa Nafarroako Ospitalean dago, «oso larri».
Joan den larunbatean, Foruzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen Azagran (Nafarroa), bikotekideari «bortizki» eraso egitea leporatuta, eta Lizarrako Lehen Auzialdiko eta 2. Instrukzio Epaitegiko epaileak behin-behineko espetxe zigorra ezarri dio. Epaileak hilketa delitua, etxeko indarkeria, bortizkeria matxista, lesioak ...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/194018/aita-mari-ontziak-erreskatatutakoak-porturatu-dituzte-italian.htm
Gizartea
'Aita Mari' ontziak erreskatatutakoak porturatu dituzte Italian
102 migratzaileek berrogealdia egin beharko dute ferry batean, Augustako portuan
'Aita Mari' ontziak erreskatatutakoak porturatu dituzte Italian. 102 migratzaileek berrogealdia egin beharko dute ferry batean, Augustako portuan
Aita Mari itsasontziak joan den ostiralean Mediterraneoko uretan erreskatatutako migratzaileak porturatzeko baimena eman dute Italiako agintariek, eta horiek porturatzen hasi dira, gaur eguerdian, Augustan, Siziliako kostaldean. 102 dira guztira. Itsas Salbamendu Humanitarioa GKE gobernuz kanpoko erakundearen arabera, ...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/194019/baionako-prokuradoreak-ikerketa-hasi-du-su-bidezko-suntsiketagatik.htm
Gizartea
Baionako prokuradoreak ikerketa hasi du su bidezko suntsiketagatik
792 hektarea erre ditu Lapurdin asteburuan izandako suteak. Azkainen eta Biriatun bi borda eta etxebizitza bat kiskali dira.
Baionako prokuradoreak ikerketa hasi du su bidezko suntsiketagatik. 792 hektarea erre ditu Lapurdin asteburuan izandako suteak. Azkainen eta Biriatun bi borda eta etxebizitza bat kiskali dira.
Asteburuan Larhun mendiaren aldean izandako suteen jatorria aztertzeko ikerketa abiatu du Baionako Jerome Bourrier prokuradoreak, su bidezko suntsitzeagatik. Baionako Jendarmeriaren esku utzi dute afera. Bourrieren arabera, suteak jasan dituzten Lapurdiko herrietako auzapezek ez dute oraindik salaketarik jarri, baina U...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/194020/jaurlaritzak-diru-laguntza-gehiago-iragarri-ditu-kulturgileentzat.htm
Kultura
Jaurlaritzak diru laguntza gehiago iragarri ditu kulturgileentzat
Iaz 150.000 euro eman zizkien museoei, euskal artisten lanak erosteko. Horri esker, Gasteizko Artiumek, Donostiako Tabakalerak eta Bilboko Arte Ederren Museoak 24 artistaren 42 obra eskuratu dituzte.
Jaurlaritzak diru laguntza gehiago iragarri ditu kulturgileentzat. Iaz 150.000 euro eman zizkien museoei, euskal artisten lanak erosteko. Horri esker, Gasteizko Artiumek, Donostiako Tabakalerak eta Bilboko Arte Ederren Museoak 24 artistaren 42 obra eskuratu dituzte.
Eusko Jaurlaritzak diru laguntza gehiago iragarri ditu kulturgileentzat. Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, Gasteizko Gobernuak 13 milioi euro jarriko ditu sektorearen eskura pandemiak eragindako kalteei aurre egiteko. Zehaztu duenez, Kultura Sailak 23 deialdi aurkeztuko ditu aurki horri lotuta. 1.100.000 eur...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/194021/boeingek-gomendatu-du-777-modeloko-128-hegazkin-lurrean-uztea.htm
Mundua
Boeingek gomendatu du 777 modeloko 128 hegazkin lurrean uztea
Hiru aire konpainiak utzi egin diote mota horretako airekoak erabiltzeari, larunbatean AEBetan motor batean su hartu zuen zuen hegazkinaren kasua argitu arte. Azken bi urteak beltzak izan dira enpresarentzat.
Boeingek gomendatu du 777 modeloko 128 hegazkin lurrean uztea. Hiru aire konpainiak utzi egin diote mota horretako airekoak erabiltzeari, larunbatean AEBetan motor batean su hartu zuen zuen hegazkinaren kasua argitu arte. Azken bi urteak beltzak izan dira enpresarentzat.
Ustekabe beldurgarria eduki zuten joan zen larunbatean Denverko aireportutik (AEBetan) aireratu ziren bidaiariek. Boeing 777 hegazkinaren motorretako batek su hartu zuen. Lurrean zeuden asko ere izutu egin zituen gertakariak, motorretako pieza batzuk hiriko hainbat auzotako etxeen artean erori baitziren. Zorionez, pilo...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/194022/lab-elak-uko-egin-dio-autodeterminazioa-gauzatzeko-estatuarekin-liskartzeari.htm
Ekonomia
LAB: «ELAk uko egin dio autodeterminazioa gauzatzeko, estatuarekin liskartzeari»
Eremu pribatuan «patronalarekin ere liskartzeari uko egin dio ELAk», sindikatu abertzalearen arabera. Oso haserre azaldu da lan erreformaren aurkako borrokan, Euskal Herriak, Galiziak eta Kataluniak iaz egindako adierazpenetik «baztertu» duelako ELAk.
LAB: «ELAk uko egin dio autodeterminazioa gauzatzeko, estatuarekin liskartzeari». Eremu pribatuan «patronalarekin ere liskartzeari uko egin dio ELAk», sindikatu abertzalearen arabera. Oso haserre azaldu da lan erreformaren aurkako borrokan, Euskal Herriak, Galiziak eta Kataluniak iaz egindako adierazpenetik «baztertu» ...
LABekin adostutako «beste elkarlan eremu bat» hautsi du ELAk, sindikatu abertzaleak salatu duenez, ohar batez bidez: «Lan erreforma baliogabetzeko ahaleginetik LAB baztertu egin du ELAk; Euskal Herria, Katalunia eta Galiziako lau sindikatu subiranistok joan den urtean eginiko adierazpenaren garapena zapuztu du». Gaur, ...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/194023/irango-parlamentuak-presidentea-zigortzeko-eskatu-du-iaearekin-egindako-akordio-batengatik.htm
Mundua
Irango Parlamentuak presidentea zigortzeko eskatu du, IAEArekin egindako akordio batengatik
Diputatuek diote gainbegiratze nuklearrei eusteko ituna «legez kanpokoa» dela. Gobernuak erantzun du adostasunak legedia errespetatzen duela, eta ez diela «kontzesiorik egin» AEBei.
Irango Parlamentuak presidentea zigortzeko eskatu du, IAEArekin egindako akordio batengatik. Diputatuek diote gainbegiratze nuklearrei eusteko ituna «legez kanpokoa» dela. Gobernuak erantzun du adostasunak legedia errespetatzen duela, eta ez diela «kontzesiorik egin» AEBei.
Kontserbadoreen kontrolpean dagoen Irango Parlamentua haserre agertu da berriz ere herrialdeko gobernu erreformistarekin, oraingoan auzi nuklearraren inguruan IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziarekin egindako akordio batengatik. Bi aldeek asteburuan adosturikoaren arabera, erakundearen gainbegiratzeak mantend...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/194025/daft-punk-taldea-banatu-egin-da.htm
Kultura
Daft Punk taldea banatu egin da
Bikote paristarrak 'Epilogue' izeneko zortzi minutuko bideo batekin iragarri du albistea. 28 urteko ibilbidea egin dute.
Daft Punk taldea banatu egin da. Bikote paristarrak 'Epilogue' izeneko zortzi minutuko bideo batekin iragarri du albistea. 28 urteko ibilbidea egin dute.
Dance eta pop abesti arrakasatsu andana sortutako bikoteak amaiera eman dio ibilbideari. Epilogue izeneko zortzi minutuko bideo batean zabaldu dute albistea, 2006ko Daft Punk's Electroma filmetik ateratakoa. Kathryn Frazier taldearen publizistak Pitchfork agerkariari baieztatu dio erabakia, baina ez du arrazoirik eman,...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/194026/miren-larrionek-dimisioa-aurkeztu-du.htm
Politika
Miren Larrionek dimisioa aurkeztu du
EH Bilduk ohar baten bidez jakinarazi du koalizioaren kode etikoa urratu duela. Larrion EH Bilduren bozeramailea izan da Gasteizko Udalean.
Miren Larrionek dimisioa aurkeztu du. EH Bilduk ohar baten bidez jakinarazi du koalizioaren kode etikoa urratu duela. Larrion EH Bilduren bozeramailea izan da Gasteizko Udalean.
Miren Larrion EH Bilduko Gasteizko Udalean duen bozeramaileak aurkeztutako dimisioa onartu duela jakinarazi du EH Bilduk ohar batean. Bere eremu pertsonalari lotuta dauden gertakari batzuengatik aurkeztu du dimisioa. EH Bilduk zabaldu duenez, gertakari horiek ezkerreko subiranismoaren kargu publikoek eta organikoek si...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/194027/asteburuan-izandako-istiluen-aurka-egin-dute-alderdiek-eta-erakundeek.htm
Politika
Asteburuan izandako istiluen aurka egin dute alderdiek eta erakundeek
Urkulluk kale istiluak gaitzetsi ditu. EH Bilduk eta Podemos-ek istiluak arbuiatu dituzte eta adierazpen askatasunaren auziari heldu diote
Asteburuan izandako istiluen aurka egin dute alderdiek eta erakundeek. Urkulluk kale istiluak gaitzetsi ditu. EH Bilduk eta Podemos-ek istiluak arbuiatu dituzte eta adierazpen askatasunaren auziari heldu diote
Hainbat mobilizazio egin dituzte asteburuan Pablo Hasel kantaria bere abestien letrengatik espetxeratu dutela eta, espetxeratze hori salatzeko eta adierazpen askatasuna defendatzeko. Zenbait tokitan kale istiluak izan dira. Igandean, Bilbon, Moyua plazaren inguruan hainbat manifestarik edukiontziak gurutzatu zituzten e...
2021-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/194028/hutsek-kondenatu-dute-berriro.htm
Kirola
Hutsek kondenatu dute berriro
Talde gorritxoak galdu egin du Sadarren, Sevillaren aurka. Etxeko taldeak huts larriak egin ditu defentsan, eta eraginkortasunik gabe aritu da erasoan.
Hutsek kondenatu dute berriro. Talde gorritxoak galdu egin du Sadarren, Sevillaren aurka. Etxeko taldeak huts larriak egin ditu defentsan, eta eraginkortasunik gabe aritu da erasoan.
Sevillak eten egin du Osasunak zeraman bolada ona. Azken bi partidak irabazi eta gero, gorritxoek galdu egin dute gaur Sadarren: 0-2. Julen Lopetegik entrenatutako taldeak agerian utzi du zergatik dagoen hirugarren postuan Espainiako Ligan: sendo aritu da atzean, eta eraginkor aurrean. Oso bestelako lana egin du etxeko...
2021-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/194054/gomez-nieto-lasa-eta-zabalaz-bi-tiro-buruan-kaputxarik-gabe.htm
Politika
Gomez Nieto, Lasa eta Zabalaz: «Bi tiro buruan, kaputxarik gabe»
Mikel Zabalzaren torturen eta hilketaren kontura Alberto Perotek eta Pedro Gomez Nietok izandako elkarrizketaren bertsio zabalago bat zabaldu du Ahotsa.info-k.
Gomez Nieto, Lasa eta Zabalaz: «Bi tiro buruan, kaputxarik gabe». Mikel Zabalzaren torturen eta hilketaren kontura Alberto Perotek eta Pedro Gomez Nietok izandako elkarrizketaren bertsio zabalago bat zabaldu du Ahotsa.info-k.
Mikel Zabalzaren torturen eta hilketaren auzian, Alberto Perote CESIDeko koronelaren eta Pedro Gomez-Nieto Guardia Zibileko kapitainaren arteko elkarrizketaren grabazioa argitaratu zuen atzo Público egunkariak. Dokumentua Non dago Mikel? Dokumentala egiteko ikerketa lanean zehar eskuratu zuten egileek —Amaia Merino zin...
2021-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/194057/ertzaintzak-gutxienez-bi-pertsona-atxilotu-ditu-tubacexeko-langileen-protestan.htm
Ekonomia
Ertzaintzak gutxienez bi pertsona atxilotu ditu Tubacexeko langileen protestan
Enpresak 150 langile kaleratu nahi dituela salatzeko, bilkura egin dute beharginek lantegien aurrean, eta poliziak haien kontra jo du. Greba mugagabearen bigarren astean daude langileak.
Ertzaintzak gutxienez bi pertsona atxilotu ditu Tubacexeko langileen protestan. Enpresak 150 langile kaleratu nahi dituela salatzeko, bilkura egin dute beharginek lantegien aurrean, eta poliziak haien kontra jo du. Greba mugagabearen bigarren astean daude langileak.
Aiaraldeko Sortuk zabaldu duenez, gutxienez bi pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak gaur goizean, eta beste hainbat identifikatu, Laudion (Araba), Tubacexeko langileen kaleratzeen aurka eginiko protestetan. Enpresak 150 langile kaleratu nahi ditu Amurrion eta Laudion dituen bi lantegietan, Araban; hau da, lantaldearen ia...
2021-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/194058/larrionek-onartu-du-laquoakats-batraquo-egin-duela.htm
Politika
Larrionek onartu du «akats bat» egin duela
Ertzaintza Larrion ikertzen ari da ustez identitatea ordezteko delitu bat egiteagatik. Banketxe batean besteren nortasun agiri batekin kontu korronte bat irekitzea egozten diote.
Larrionek onartu du «akats bat» egin duela. Ertzaintza Larrion ikertzen ari da ustez identitatea ordezteko delitu bat egiteagatik. Banketxe batean besteren nortasun agiri batekin kontu korronte bat irekitzea egozten diote.
El Correo egunkariak jakinarazi duenez, Ertzaintza Miren Larrion ikertzen ari da hark ustez identitatea ordezteko delitu bat egiteagatik. Kazetaren arabera, Larrion banku bateko kontu bat zabaltzen saiatu zen, hurbilekoa ez duen bertze pertsona baten nortasun agiria erabilita. Atzo goizean bertan egon zen deklaratzen E...
2021-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/194059/jean-grenet-baionako-auzapez-ohia-hil-da.htm
Politika
Jean Grenet Baionako auzapez ohia hil da
Baionako auzapeza izan zen 1993tik 2014 arte, eta Frantziako Legebiltzarreko diputatua 2002tik 2012ra. Gaur goizean zendu da, 81 urterekin.
Jean Grenet Baionako auzapez ohia hil da. Baionako auzapeza izan zen 1993tik 2014 arte, eta Frantziako Legebiltzarreko diputatua 2002tik 2012ra. Gaur goizean zendu da, 81 urterekin.
Jean Grenet Baionako auzapez ohia zendu da, 81 urterekin, eri luzaroan egon eta gero. Henri Grenet Baionako auzapez ohiaren semea, Ipar Euskal Herriko politikagintzako pertsona garrantzitsuetako bat izan da azken hamarkadetan. Baionako auzapeza izan zen 1993tik 2014 arte, eta Frantziako Legebiltzarreko diputatua 2002ti...
2021-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/194061/perseverance-nola-marteratu-zen-bideo-ikusgarri-batean.htm
Bizigiro
'Perseverance' nola marteratu zen, bideo ikusgarri batean
NASAk argitaratu egin du 'Perseverance' ibilgailua Marteren azalera eramateko azken minutuen bideoa, gailuaren kamerek harturiko irudiekin eginikoa. Lehen aldiz jaso da planeta gorrian eginiko lurreratze bat bideoan.
'Perseverance' nola marteratu zen, bideo ikusgarri batean. NASAk argitaratu egin du 'Perseverance' ibilgailua Marteren azalera eramateko azken minutuen bideoa, gailuaren kamerek harturiko irudiekin eginikoa. Lehen aldiz jaso da planeta gorrian eginiko lurreratze bat bideoan.
NASA AEBetako Espazio Agentziak inoiz ikusi gabeko bideo bat argitaratu du. Horretan, gertatu ahala eta kalitate handiz ikusten dira Perseverance ibilgailua Marteren azalera eramateko prozesuaren azken minutuak. Gailuaren kamerek harturiko irudiak dira. Jaitsieraren urrats guztiak ikusten dira: jausgailua nola zabaltz...
2021-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/194062/korrikaren-galerari-aurre-egiteko-diru-ekarpenak-jasotzeko-kanpaina-bat-abiatu-du-aek-k.htm
Gizartea
Korrikaren galerari aurre egiteko, diru ekarpenak jasotzeko kanpaina bat abiatu du AEK-k
Martxoaren 28rako gutxienez 45 ekitaldi antolatuko ditu euskaltegien sareak.
Korrikaren galerari aurre egiteko, diru ekarpenak jasotzeko kanpaina bat abiatu du AEK-k. Martxoaren 28rako gutxienez 45 ekitaldi antolatuko ditu euskaltegien sareak.
2021. urteak Korrikarena izan behar zuen, baina iazko urrian aurreratu zuten urtebete atzeratuko zela euskararen aldeko ekitaldia. Baina Korrika ez da euskara sustatzeko ekinbidea soilik, AEKrentzako finantza iturri ere bada, eta aurten ekarpen hori gabe geratzea kolpe itzela izango zela esan zion Asier Amondo Korrikar...
2021-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/194063/arma-industriak-sortzen-du-munduko-co2-isurketen-6.htm
Mundua
Arma industriak sortzen du munduko CO2 isurketen %6
Arma industriak eragindako isurketa horien %67 munduko 23 potentzia nagusiek eragindakoak dira. Klima aldaketak migrazioan duen eraginaz ohartarazi du Bakearen Aldeko Ikerketa Zentroak egindako ikerketa batek.
Arma industriak sortzen du munduko CO2 isurketen %6. Arma industriak eragindako isurketa horien %67 munduko 23 potentzia nagusiek eragindakoak dira. Klima aldaketak migrazioan duen eraginaz ohartarazi du Bakearen Aldeko Ikerketa Zentroak egindako ikerketa batek.
Munduko CO2 isurketen %6 arma industriak sortutakoak dira. Hala ondorioztatu du Bakearen Aldeko Ikerketa Zentroak arma sektorearen eta klima aldaketaren loturen inguruan egindako ikerketa batek. Arma industriak sortzen duen CO2aren %67, berriz, munduko 23 arma potentziarik garrantzitsuenek bakarrik sortzen dute. Datu ...
2021-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/194064/485-covid-19-kasu-zenbatu-dituzte-hegoaldean.htm
Gizartea
485 COVID-19 kasu zenbatu dituzte Hegoaldean
Osakidetzak eta Osasunbideak astelehenean egindako testen %4,4k eman dute positibo. 154 pertsona daude Hegoaldeko ZIUetan; azken hilabeteko gutxien.
485 COVID-19 kasu zenbatu dituzte Hegoaldean. Osakidetzak eta Osasunbideak astelehenean egindako testen %4,4k eman dute positibo. 154 pertsona daude Hegoaldeko ZIUetan; azken hilabeteko gutxien.
Birusaren transmisioari buruzko informazioa eguneratu dute Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak: jakinarazi dutenez, atzo 485 positibo atzeman ziren Hego Euskal Herrian egindako testetan. Zehazki, Osakidetzak eta Osasunbideak 10.891 proba egin zituzten astelehenean; beraz, %4...
2021-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/194065/subiranistek-eskatu-dute-laquoguztizraquo-argitu-dadila-o-23an-gertatutakoa.htm
Politika
Subiranistek eskatu dute «guztiz» argitu dadila O-23an gertatutakoa
1981eko estatu-kolpe saiakera gogoratzeko asmoz Espainiako Kongresuan egin duten ekitaldi instituzionala kritikatu dute EH Bilduk, ERCk, JxCk, CUPek, PDeCATek eta BNGk.
Subiranistek eskatu dute «guztiz» argitu dadila O-23an gertatutakoa. 1981eko estatu-kolpe saiakera gogoratzeko asmoz Espainiako Kongresuan egin duten ekitaldi instituzionala kritikatu dute EH Bilduk, ERCk, JxCk, CUPek, PDeCATek eta BNGk.
Indar independentistei iruditzen zaie 1981eko otsailaren 23ko estatu-kolpe saiakera «estatu operazio bat» izan zela, eta helburu zuela «78ko erregimena indartzea». Horregatik, besteak beste, O-23a gogoratzeko asmoz Espainiako Kongresuan gaur egindako ekitaldi instituzionala kritikatu dute. EH Bilduk, ERC Esquerra Repub...
2021-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/194066/georgiako-oposizioko-burua-atxilotu-du-hango-poliziak.htm
Mundua
Georgiako oposizioko burua atxilotu du hango Poliziak
Georgiako epaitegiek joan den astean eman zuten Nikanor Melia Mugimendu Nazional Batuaren burua atxilotzeko agindua, 2019ko ekaineko istilu batzuekin lotuta. Beste 21 lagun ere atxilotu dituzte, atxiloketa oztopatzen saiatzeagatik.
Georgiako oposizioko burua atxilotu du hango Poliziak. Georgiako epaitegiek joan den astean eman zuten Nikanor Melia Mugimendu Nazional Batuaren burua atxilotzeko agindua, 2019ko ekaineko istilu batzuekin lotuta. Beste 21 lagun ere atxilotu dituzte, atxiloketa oztopatzen saiatzeagatik.
Atxilotu dute Nikanor Melia, Georgiako Mugimendu Nazional Batuaren burua. Epaitegiek joan den astean eman zuten hura atxilotzeko agindua, eta erabakiak eragin nabarmena izan du herrialdeko politikan: Melia atxilotuko zutela jakin zenean, Giorgi Gakharia Georgiako lehen ministroak dimisioa eman zuen. Gaur, Meliaz gain, ...
2021-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/194067/jaurlaritzak-25-txertaketa-eremu-jarriko-ditu-100-urtetik-gorakoak-txertatzeko.htm
Gizartea
Jaurlaritzak 25 txertaketa eremu jarriko ditu 100 urtetik gorakoak txertatzeko
BIhar hasiko dira 100 urtetik gorakoak txertatzen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 25 txertaketa eremuez gain, herrialde bakoitzean autotik atera gabe txertatu ahal izateko eremu bat jarriko dute.
Jaurlaritzak 25 txertaketa eremu jarriko ditu 100 urtetik gorakoak txertatzeko. BIhar hasiko dira 100 urtetik gorakoak txertatzen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 25 txertaketa eremuez gain, herrialde bakoitzean autotik atera gabe txertatu ahal izateko eremu bat jarriko dute.
Txertaketa planeko bosgarren taldea txertatzen hasiko da bihar Eusko Jaurlaritza. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 100 urtetik gorako biztanleriak asteazkenetik aurrera izango du txertatzeko txanda. Prozesua«era mailakatuan» egiteko asmoa duela azaldu du Jaurlaritzak, eta, horretarako, 25 txertaketa eremu prestatu ditu...
2021-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/194068/aurrez-aurre-zein-online-ikusi-ahal-izango-da-aurten-zinegoak-jaialdia.htm
Kultura
Aurrez aurre zein 'online' ikusi ahal izango da aurten Zinegoak jaialdia
Besteak beste, genero identitatea, amatasun lesbikoa eta talde zaintza jorratuko dituzte Gay-Lesbo-Trans Zinemaren eta Arte Eszenikoen Bilboko 18. Jaialdi Nazioartekoan. Lekeitio ere egoitza ofiziala izango da lehen aldiz, eta, ondoren, 40 udalerritara hedatuko da festibala.
Aurrez aurre zein 'online' ikusi ahal izango da aurten Zinegoak jaialdia. Besteak beste, genero identitatea, amatasun lesbikoa eta talde zaintza jorratuko dituzte Gay-Lesbo-Trans Zinemaren eta Arte Eszenikoen Bilboko 18. Jaialdi Nazioartekoan. Lekeitio ere egoitza ofiziala izango da lehen aldiz, eta, ondoren, 40 udaler...
«Antolatu ahal izatea da aurten arrakasta». Jaialdi batek behar duen hilabeteetako lanaz gain, egoerak eragindako «ezjakintasunari» egin behar izan diote aurre aurten Zinegoak jaialdiko antolatzaileek, Pau Guillen zuzendariak azpimarratu duenez. Neurrien ezarpenak eta gogortu zitezkeelako mehatxuak izan dituzte bidelag...
2021-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/194069/europako-batzordeari-galdetuko-diote-mikel-zabalzaren-torturez.htm
Politika
Europako Batzordeari galdetuko diote Mikel Zabalzaren torturez
Espainiako Kongresuan torturez galdetzeari betoa jarri diote PPk eta Voxek. «Espainiako Gobernuko presidente gisa, indar armatuek eginiko torturak aitortzen dituzu?» galdera erregistratu zuen EH Bilduk biharko saiorako.
Europako Batzordeari galdetuko diote Mikel Zabalzaren torturez. Espainiako Kongresuan torturez galdetzeari betoa jarri diote PPk eta Voxek. «Espainiako Gobernuko presidente gisa, indar armatuek eginiko torturak aitortzen dituzu?» galdera erregistratu zuen EH Bilduk biharko saiorako.
Mikel Zabalzaren tortura eta hilketari buruzko grabazio bat zabaldu eta gero, auzia Europako erakundeetara iritsi da. Zazpi eurodiputatuk Europako Batzordeari galdetuko diote gaiaz; zehazki, gaia ezagutzen duen eta zer iritzi duen horren aurrean, eta zein mekanismo dituen Espainiako Estatuak Oinarrizko Eskubideen Europ...
2021-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/194070/argazkia-interpretatuz.htm
Politika
Argazkia interpretatuz
Burujabetzari buruzko barometroak emandakoaz mintzatu dira Floren Aoiz, Xabier Barandiaran eta Roberto Uriarte, Hamaika Gara egitasmoak eta BERRIAk antolatutako hitzaldian.
Argazkia interpretatuz. Burujabetzari buruzko barometroak emandakoaz mintzatu dira Floren Aoiz, Xabier Barandiaran eta Roberto Uriarte, Hamaika Gara egitasmoak eta BERRIAk antolatutako hitzaldian.
Zelai Nikolas Naziometroa: termometro eta iparrorratz mahai inguruaren moderatzaileak galdera argi bat egin die, hiru hizlariei: «Nola lor daiteke erreferendum adostu bat?». Eta Roberto Uriarte UP Unidas Podemosek diputatuak erantzun dio. «formula magikorik» ez dagoela horretarako. Telesforo Monzon Laborategiak eta Par...
2021-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/194071/euskaldun-gisa-identifikatzea-ongizatearekin-lotuta-dagoela-ondorioztatu-du-ikerketa-batek.htm
Gizartea
Euskaldun gisa identifikatzea ongizatearekin lotuta dagoela ondorioztatu du ikerketa batek
Afro-amerikarrak aztertzeko erabili izan ohi diren testak euskaldunekin baliatu ditu Psikologia Fakultateko Kultura, Kognizioa eta Emozioa ikerketa taldeak. Ikusi dutenez, gutxiengo izatearen sentipenaren kalteak orekatu egiten ditu euskaldungoaren parte izatearen sentipenak.
Euskaldun gisa identifikatzea ongizatearekin lotuta dagoela ondorioztatu du ikerketa batek. Afro-amerikarrak aztertzeko erabili izan ohi diren testak euskaldunekin baliatu ditu Psikologia Fakultateko Kultura, Kognizioa eta Emozioa ikerketa taldeak. Ikusi dutenez, gutxiengo izatearen sentipenaren kalteak orekatu egiten ...
Hainbat giza talderekin egin izan dira identitate etnikoak norberaren ongizatearen mailarekin duen harremana aztertzeko ikerketak, batez ere, AEBetako afroamerikarrekin. Orain, ikerketa horietan erabili diren test psikologiko eta bestelako tresnak Euskal Herrira eta euskaldunetara moldatu ditu EHUko Kultura, Kognizioa ...
2021-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/194072/unibertsitateko-ikasleek-dohainik-izango-dituzte-hilekorako-produktu-higienikoak-ipar-euskal-herrian.htm
Gizartea
Unibertsitateko ikasleek dohainik izango dituzte hilekorako produktu higienikoak Ipar Euskal Herrian
Hurrengo asteetan makina batzuk jarriko dituzte ikasle egoitzetan eta unibertsitateetako osasun zerbitzuetan, produktu horiek lortzeko. Datorren ikasturterako «erabat doakoak» izatea espero dute.
Unibertsitateko ikasleek dohainik izango dituzte hilekorako produktu higienikoak Ipar Euskal Herrian. Hurrengo asteetan makina batzuk jarriko dituzte ikasle egoitzetan eta unibertsitateetako osasun zerbitzuetan, produktu horiek lortzeko. Datorren ikasturterako «erabat doakoak» izatea espero dute.
Unibertsitatean ikasten duten Ipar Euskal Herriko ikasleek dohainik izango dituzte hilekorako produktu higienikoak. Hala iragarri du Frederique Vidal Frantziako Goi Irakaskuntza eta Berrikuntza ministroak, Poitiersera (Frantzia) egin duen bisita batean. Doakotasuna bermatze aldera, iragarri du hurrengo asteetan makina...
2021-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/194073/laminaren-ilargi-esnezko-errekan-bisitan.htm
Bizigiro
Laminaren ilargi esnezko errekan bisitan
Espeleologo eta geologo talde bat Aizarnako Zabale Zulotoaren hondoan dagoen ilargi esnezko erreka ikusten egon da, eta bideo batean kontatu dute esperientzia. Munduan egoera likidoan dauden bakarrenetakoa da.
Laminaren ilargi esnezko errekan bisitan. Espeleologo eta geologo talde bat Aizarnako Zabale Zulotoaren hondoan dagoen ilargi esnezko erreka ikusten egon da, eta bideo batean kontatu dute esperientzia. Munduan egoera likidoan dauden bakarrenetakoa da.
Zabale Zulotoa Hernio magalean dago, Aizarnatik gertu. Inguruko herritarren kondaira baten arabera, ilargi betearekin lamina bat ateratzen zen, eta ilargi esnetan bainatzen zen. Kondairak egiatik bazuela egiaztatu zuen Aranzadi zientzia elkarteak 2004. urtean. Han aurkitu zuten Aizarnako lehen ilargi esnea, munduan li...
2021-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/194074/salmondek-bere-laquoizen-onari-kalte-egin-nahi-izatearaquo-egotzi-die-sturgeonen-gertukoei.htm
Mundua
Salmondek bere «izen onari kalte egin nahi izatea» egotzi die Sturgeonen gertukoei
Eskoziako Parlamentuak argitara atera du lehen ministro ohiak emandako alegatuen dokumentu sorta, egungo kargudunak sexu jazarpenen ikerketan ustez esandako gezurren auzian.
Salmondek bere «izen onari kalte egin nahi izatea» egotzi die Sturgeonen gertukoei. Eskoziako Parlamentuak argitara atera du lehen ministro ohiak emandako alegatuen dokumentu sorta, egungo kargudunak sexu jazarpenen ikerketan ustez esandako gezurren auzian.
Hainbat aste iraun duen borroka judizialaren ostean, Eskoziako Parlamentuak argitara atera du Alex Salmond lehen ministro ohiak ikerketa batzordeari aurkeztu dizkion alegatuen dokumentu sorta, Nicola Sturgeon egungo kargudunak sexu jazarpenen ikerketan ustez esandako gezurren auzian. Orain arte bezala, Salmond horietan...
2021-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/194075/hong-kongeko-bozetara-aurkezteko-txinari-fideltasuna-azaldu-beharko-zaio.htm
Mundua
Hong Kongeko bozetara aurkezteko, Txinari fideltasuna azaldu beharko zaio
Gobernuak datozen bost urteetarako lege proiektu bat aurkeztuko du martxoan, eta han biltzen den neurrietako bat da politikariek Pekini leialak izango direla zin egin beharko diotela. Helburua da «ziurtatzea Hong Kong abertzaleek gidatzen dutela».
Hong Kongeko bozetara aurkezteko, Txinari fideltasuna azaldu beharko zaio. Gobernuak datozen bost urteetarako lege proiektu bat aurkeztuko du martxoan, eta han biltzen den neurrietako bat da politikariek Pekini leialak izango direla zin egin beharko diotela. Helburua da «ziurtatzea Hong Kong abertzaleek gidatzen dutela...
Aurrerantzean, Txinari leialak izan beharko zaizkio Hong Kongeko hauteskundeetara aurkezten diren hautagaiak. Edo, gutxienez, hala zin egin beharko dute. Ez badute hala egiten, kanporatu egingo dituzte, eta bost urterako inhabilitazio bati egingo diote aurre. Hala zehazten du Hong Kongeko gobernuak datorren hilean aurk...
2021-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/194076/unai-iparragirre-izango-da-etbko-zuzendaria.htm
Bizigiro
Unai Iparragirre izango da ETBko zuzendaria
Euskadi Irratiko zuzendaria Gorka Etxebeste izango da; Ander Arzakek, Radio Euskadi utzi, eta Euskadi Irratiko albistegiak zuzenduko ditu; Xabier Garcia Ramsden Radio Euskadira itzuliko da, Boulevard aurkezteko; Radio Euskadiko albistegiak Dani Alvarezek zuzenduko ditu. EITB talde osoko albistegien arduradun "transbert...
Unai Iparragirre izango da ETBko zuzendaria. Euskadi Irratiko zuzendaria Gorka Etxebeste izango da; Ander Arzakek, Radio Euskadi utzi, eta Euskadi Irratiko albistegiak zuzenduko ditu; Xabier Garcia Ramsden Radio Euskadira itzuliko da, Boulevard aurkezteko; Radio Euskadiko albistegiak Dani Alvarezek zuzenduko ditu. EITB...
Unai Iparragirre izango da hemendik aurrera ETBko zuzendaria, Edu Barinagaren ordez —zazpi urtez bete du kargua Baleukoko ekoizle ohiak—. 1990eko hamarkadaren bukaeran ETBko aurkezlea izan zen Iparragirre, besteak beste, Jaiak, Superbat, Galdestreet eta Egun ero saioetan; aurretik, telebistako lehen pausoak Arrasate te...
2021-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/194077/puigdemonti-immunitatea-kentzeko-urratsa-eman-du-europako-parlamentuak.htm
Mundua
Puigdemonti immunitatea kentzeko urratsa eman du Europako Parlamentuak
Kataluniako presidente ohiari eta Toni Comin eta Clara Ponsati kontseilari ohiei babes juridikoa kentzea proposatu du parlamentuko Auzi Juridikoen Batzordeak. Afera parlamentuko osoko bilkurara igaroko da, eta hark izango du azken hitza, martxoaren 8an.
Puigdemonti immunitatea kentzeko urratsa eman du Europako Parlamentuak. Kataluniako presidente ohiari eta Toni Comin eta Clara Ponsati kontseilari ohiei babes juridikoa kentzea proposatu du parlamentuko Auzi Juridikoen Batzordeak. Afera parlamentuko osoko bilkurara igaroko da, eta hark izango du azken hitza, martxoaren...
Europarlamentari akta izateak ematen dien immunitatea galtzetik hurbilago daude Kataluniako presidente ohi Carles Puigdemont, eta Toni Comin eta Clara Ponsati kontseilari ohiak, Europako Parlamentuko Auzi Juridikoen Batzordeak haien kontrako suplikatorioaren alde egin ostean. Atzo eztabaidatu zuen batzorde horrek immun...
2021-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/194078/tiger-woodsek-auto-istripu-larria-izan-du-laquoabiadura-handianraquo-zihoala.htm
Kirola
Tiger Woodsek auto istripu larria izan du, «abiadura handian» zihoala
Eskuineko hankako orkatilan, tibian eta peronean egin diote ebakuntza. Atzo izan zuen istripua Woodsek, Los Angelesen.
Tiger Woodsek auto istripu larria izan du, «abiadura handian» zihoala. Eskuineko hankako orkatilan, tibian eta peronean egin diote ebakuntza. Atzo izan zuen istripua Woodsek, Los Angelesen.
Auto istripu larria izan zuen atzo Tiger Woods golf jokalari ezagunak. Lesio larriak eragin zizkion istripuak, batez ere eskuineko hankan, eta erietxean «luze» aritu zitzaizkion atzo ebakuntza egiten. Hala jakinarazi du bere komunikazio taldeak Twiterren zabaldutako mezuak: «Woodsi eskuineko hankako orkatilan, tibian e...
2021-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/194079/rafael-gurrea-hil-da-nafarroako-parlamentuko-presidente-ohia.htm
Politika
Rafael Gurrea hil da, Nafarroako Parlamentuko presidente ohia
UPNko kidea, Nafarroako Gobernuko lehendakariorde izan zen Miguel Sanzen garaian. 80 urterekin zendu da.
Rafael Gurrea hil da, Nafarroako Parlamentuko presidente ohia. UPNko kidea, Nafarroako Gobernuko lehendakariorde izan zen Miguel Sanzen garaian. 80 urterekin zendu da.
Rafael Gurrea Indurain hil da, UPNko politikari ohia eta Miguel Sanzen garaian Nafarroako Gobernuko lehendakariorde izandakoa. Gurrea 1940an jaio zen, Irunberrin (Nafarroa). 1974an Burlatako alkate egin zen (Nafarroa), eta 1979an sartu zen Nafarroako Parlamentuan, parlamentari. 2003 eta 2007 bitartean Nafarroako Parla...
2021-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/194105/zaballako-kartzelara-ekarriko-dute-inaki-urdangarin.htm
Mundua
Zaballako kartzelara ekarriko dute Iñaki Urdangarin
Urtarriletik hirugarren graduan dago Urdangarin. Zaballako kartzelan, delitu ekonomikoak egin dituzten presoentzako programa batean hartuko du parte.
Zaballako kartzelara ekarriko dute Iñaki Urdangarin. Urtarriletik hirugarren graduan dago Urdangarin. Zaballako kartzelan, delitu ekonomikoak egin dituzten presoentzako programa batean hartuko du parte.
Urtarrilean onartu zion hirugarren gradua Iñaki Urdangarin Espainiako Errege Etxeko kide ohiari eta Palmako duke izandakoari Gaztela eta Leongo espetxe zaintzako lehen epaitegiak. Orain artean, Madrilgo Alcala de Henaresko gizarteratze zentroan bete du zigorra Urdangarinek. Datorren astean, ordea, Zaballako (Araba) kar...
2021-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/194106/raul-garciak-2022ra-arte-berritu-du-kontratua-athleticekin.htm
Kirola
Raul Garciak 2022ra arte berritu du kontratua Athleticekin
Zenbait helburu lortuz gero, erdilari nafarrak aukera izango du lan hitzarmena beste urtebetez luzatzeko. Seigarren denboraldia du talde zuri-gorrian.
Raul Garciak 2022ra arte berritu du kontratua Athleticekin. Zenbait helburu lortuz gero, erdilari nafarrak aukera izango du lan hitzarmena beste urtebetez luzatzeko. Seigarren denboraldia du talde zuri-gorrian.
Bolo-bolo zebilena baieztatu da gaur goizean: Raul Garciak (Zizur Nagusia, Nafarroa, 1986) beste urtebetez jarraituko du Athleticen. Erdilari nafarrak 2022ra arte berritu du kontratua talde zuri-gorriarekin, eta. zenbait helburu lortuz gero, aukera izango du hitzarmen hori beste sasoi batez luzatzeko. 34 urteko jokala...
2021-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/194107/miguel-de-los-toyosek-eibarko-alkatetza-utzi-du.htm
Politika
Miguel de los Toyosek Eibarko alkatetza utzi du
Jon Iraola PSE-EEko zinegotziak hartuko du kargua. De los Toyos Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketarako sailburuordea izango da aurrerantzean.
Miguel de los Toyosek Eibarko alkatetza utzi du. Jon Iraola PSE-EEko zinegotziak hartuko du kargua. De los Toyos Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketarako sailburuordea izango da aurrerantzean.
Miguel de los Toyos Eibarko (Gipuzkoa) alkateak dimisioa eman du, 2023ko udal hauteskundeei begira erreleboa emateko. Agerraldi batean, azaldu du Jon Iraola PSE-EEko zinegotzi eta PSE-EEren udal taldeko egungo bozeramaileak hartuko duela alkatetza, bi urte barruko hauteskundeetan hura izan dadin hautagaia. Aurrerantzea...
2021-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/194108/iberdrolak-3610-milioi-euro-irabazi-zituen-iaz-inoiz-baino-gehiago.htm
Ekonomia
Iberdrolak 3.610 milioi euro irabazi zituen iaz, inoiz baino gehiago
Inbertsioak ere handitu dituenez, 2025erako 5.000 milioi irabaztea espero du.
Iberdrolak 3.610 milioi euro irabazi zituen iaz, inoiz baino gehiago. Inbertsioak ere handitu dituenez, 2025erako 5.000 milioi irabaztea espero du.
Koronabirusaren krisia potentzia galdu gabe igarotzen ari da Iberdrola. Iaz, inoizko irabazirik handienak lortu ahal izan zituen, 3.610 milioi euro (+%4,2), nahiz eta iaz argindar eskaria %5etik gora jaitsi zen haren merkatu nagusietan, Espainian eta Erresuma Batuan. Merkatu kapitalizazioan munduko argindar konpainia h...
2021-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/194109/garamendik-dio-espetxe-eskumenaren-negoziazioa-nahikoa-aurreratuta-dagoela.htm
Politika
Garamendik dio espetxe eskumenaren negoziazioa «nahikoa aurreratuta» dagoela
Espetxe eskumenak «lehenbailehen» eskualdatzea espero du Jaurlaritzak, «letra txikia» negoziatzen ari direlako. Gainera, Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldea «aurki» berrosatuko dela aurreikusi du Autogobernu sailburuak.
Garamendik dio espetxe eskumenaren negoziazioa «nahikoa aurreratuta» dagoela. Espetxe eskumenak «lehenbailehen» eskualdatzea espero du Jaurlaritzak, «letra txikia» negoziatzen ari direlako. Gainera, Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldea «aurki» berrosatuko dela aurreikusi du Autogobernu sailburuak.
Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak espero du espetxe eskumenak «lehenbailehen» eskualdatzea, Espainiako Gobernuarekiko negoziazioak «nahikoa aurreratuta» daudelako. Hala azaldu du Onda Vasca irratian eginiko elkarrizketan. 1979ko estatutuan jasota baina oraindik eskualda...
2021-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/194110/hamabost-urteko-kartzela-zigorra-ezarri-diote-daphne-caruana-kazetaria-hiltzeaz-akusatuetako-bati.htm
Mundua
Hamabost urteko kartzela zigorra ezarri diote Daphne Caruana kazetaria hiltzeaz akusatuetako bati
Vincent Muscatek aitortu du kazetaria hil zuela, eta ezin izango dio epaiari errekurtsorik jarri. Caruana Galiziak Panamako paperak ikertu zituen, eta herrialdeko hainbat goi kargudunek zituzten ustelkeria kasuak argitaratu.
Hamabost urteko kartzela zigorra ezarri diote Daphne Caruana kazetaria hiltzeaz akusatuetako bati. Vincent Muscatek aitortu du kazetaria hil zuela, eta ezin izango dio epaiari errekurtsorik jarri. Caruana Galiziak Panamako paperak ikertu zituen, eta herrialdeko hainbat goi kargudunek zituzten ustelkeria kasuak argitara...
Bonba-auto bat lehertuta hil zuten Daphne Caruana Galizia Maltako kazetaria, 2017ko urriaren 16an. Epaiketa hasi eta hiru urte pasatu ondoren, Caruana Galizia hiltzeaz akusatutako hiru gizonezkoetako batek, Vincent Muscatek, erasoa egin zuela aitortu du, eta 15 urteko kartzela zigorra bete beharko du. George Degiorgio ...
2021-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/194111/ostalarientzat-laguntzak-iragarri-ditu-pedro-sanchezek.htm
Ekonomia
Ostalarientzat laguntzak iragarri ditu Pedro Sanchezek
Espainiako Gobernuak 11.000 milioi euro banatuko ditu «enpresak indartzeko». Ez du argitu zuzeneko laguntzak izango diren ala zerga murrizketak.
Ostalarientzat laguntzak iragarri ditu Pedro Sanchezek. Espainiako Gobernuak 11.000 milioi euro banatuko ditu «enpresak indartzeko». Ez du argitu zuzeneko laguntzak izango diren ala zerga murrizketak.
Iazko udaberriko konfinamenduaren lehen urteurrenerako bi aste baizik falta ez direla, Espainiako Gobernuak laguntzak iragarri ditu itxialdiak zuzen-zuzenean pairatu dituzten sektore ekonomikoentzat. Kongresuan egindako agerraldian, Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak iragarri du 11.000 milioi euro banatuko dituela...
2021-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/194112/loraldia-festibal-indarberritua-antolatuko-dute-martxoaren-9tik-28ra-bitarte.htm
Kultura
Loraldia festibal «indarberritua» antolatuko dute martxoaren 9tik 28ra bitarte
Askotariko diziplinak taularatuko dituzte jaialdiko parte hartzaileek, eta, berrikuntza bezala, rol jokoak eta kabareta ere jorratuko dira. Ikuskizun gehienak aurrez aurrekoak izango dira, eta hiru ekitaldi emango dituzte ‘online’.
Loraldia festibal «indarberritua» antolatuko dute martxoaren 9tik 28ra bitarte. Askotariko diziplinak taularatuko dituzte jaialdiko parte hartzaileek, eta, berrikuntza bezala, rol jokoak eta kabareta ere jorratuko dira. Ikuskizun gehienak aurrez aurrekoak izango dira, eta hiru ekitaldi emango dituzte ‘online’.
Loraldia festibalaren seigarrena zatika antolatu behar izatea eragin zuen pandemiak iaz, baina ez du zazpigarrena bertan behera uztea lortu. Martxoaren 9tik 28ra bitarte egingo dute, eta, neurriak neurri, nagusiki aurrez aurrekoa izango den programazioa ondu dute jaialdiko antolatzaileek. Bilboko hamahiru areto eta gun...
2021-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/194113/emakundek-zaintza-lanei-buruz-hausnartu-nahi-du-martxoaren-8ko-kanpainaren-bidez.htm
Gizartea
Emakundek zaintza lanei buruz hausnartu nahi du Martxoaren 8ko kanpainaren bidez
Nork zaintzen du? izango da aurtengo Martxoaren 8ko leloa, eta Eusko Jaurlaritzak eta Emakundek uste dute «beharrezkoa» dela agerian uztea lan horiek nork egiten dituen. Landaidak azpimarratu du egoera horiek «ikusarazi» egin behar direla.
Emakundek zaintza lanei buruz hausnartu nahi du Martxoaren 8ko kanpainaren bidez. Nork zaintzen du? izango da aurtengo Martxoaren 8ko leloa, eta Eusko Jaurlaritzak eta Emakundek uste dute «beharrezkoa» dela agerian uztea lan horiek nork egiten dituen. Landaidak azpimarratu du egoera horiek «ikusarazi» egin behar direla...
Emakundek Martxoaren 8ari begira egingo duen kanpaina aurkeztu du gaur goizean, Gasteizen, Nork zaintzen du? lelopean. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria egon dira aurkezpenean, eta, hain zuzen, adierazi dute zaintz...
2021-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/194114/gerard-depardieu-aktorea-inputatu-dute-sexu-erasoa-eta-bortxaketa-egotzita.htm
Kultura
Gerard Depardieu aktorea inputatu dute, sexu erasoa eta bortxaketa egotzita
Biktimak 2018an salatu zuen erasoa. Epaileak auzia itxi ondotik, iazko udan ireki zuten berriro.
Gerard Depardieu aktorea inputatu dute, sexu erasoa eta bortxaketa egotzita. Biktimak 2018an salatu zuen erasoa. Epaileak auzia itxi ondotik, iazko udan ireki zuten berriro.
Gerard Depardieu aktorea inputatu dute, sexu erasoa eta bortxaketa egotzita. 2018ko abuztuan izan zen erasoa Gerard Depardieu aktore frantsesaren etxebizitzan. Biktimak salaketa aurkeztu zuen polizia etxean, baina 2019an fiskaltzak auzia itxitzat eman zuen, nahiko proba ez zegoela argudiatuta. Iazko abuztuan, biktimak ...
2021-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/194115/zaintza-oroimena-eta-borroka-aldarrikatuko-dituzte-martxoaren-3an.htm
Politika
Zaintza, oroimena eta borroka aldarrikatuko dituzte Martxoaren 3an
45 urte igaro dira Poliziak Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan bortz langile hil zituela. Omenaldia eta manifestazioa eginen dituzte Martxoaren Hiruaren plazan, ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek deituta.
Zaintza, oroimena eta borroka aldarrikatuko dituzte Martxoaren 3an. 45 urte igaro dira Poliziak Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan bortz langile hil zituela. Omenaldia eta manifestazioa eginen dituzte Martxoaren Hiruaren plazan, ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek deituta.
1976ko martxoaren 3an Poliziak tiroz hil zituen Pedro Martinez Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda langileak, Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan izandako istiluetan. Langileek deituriko batzar bat egiten ari ziren elizaren barnealdean, eta hura hutsarazteko erantzun...
2021-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/194116/urtarriletik-koronabirusak-jota-jende-gutxien-hil-den-astea-izan-da-aurrekoa-hegoaldean.htm
Gizartea
Urtarriletik koronabirusak jota jende gutxien hil den astea izan da aurrekoa Hegoaldean
90 pertsona hil dira koronabirusak jota azken astean Hegoaldean, iragan astean baino 33 lagun gutxiago. Urtarril hasieratik erregistratu den daturik apalena da heriotzei dagokienez. Beste 468 COVID-19 kasu detektatu dituzte Hego Euskal Herrian, ia 12.000 test eginda.
Urtarriletik koronabirusak jota jende gutxien hil den astea izan da aurrekoa Hegoaldean. 90 pertsona hil dira koronabirusak jota azken astean Hegoaldean, iragan astean baino 33 lagun gutxiago. Urtarril hasieratik erregistratu den daturik apalena da heriotzei dagokienez. Beste 468 COVID-19 kasu detektatu dituzte Hego Eu...
Astebetean gaitzarekin hil direnen kopuruak nabarmen egin du behera Hego Euskal Herrian. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera, joan den igandera arte 90 lagun hil ziren astebetean birusak jota. Hau da, otsailaren 15tik 21era arteko egunetan izandako heriotzen zenbatekoari dagokio ...
2021-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/194117/mubil-mugikortasun-zentroa-ireki-dute-tolosan-behin-behinean.htm
Ekonomia
Mubil mugikortasun zentroa ireki dute, Tolosan behin-behinean
«Gipuzkoa eta Euskadi» mugikortasun berriaren abangoardian kokatzea du helburu, lurraldeko enpresekin elkarlanean. Hiru urte barru, Donostiako (Zubieta) Eskuzaitzetan izango da behin betiko egoitza.
Mubil mugikortasun zentroa ireki dute, Tolosan behin-behinean. «Gipuzkoa eta Euskadi» mugikortasun berriaren abangoardian kokatzea du helburu, lurraldeko enpresekin elkarlanean. Hiru urte barru, Donostiako (Zubieta) Eskuzaitzetan izango da behin betiko egoitza.
Mubilek, Gipuzkoako Foru Aldundiko proiektu kutunak, hiru urte itxaron beharko du behin betiko egoitza izateko, Eskuzaitzetan (Zubieta, Donostia), baina, mugikortasunaren alorrean Europako erreferentzia bilakatzea helburu duenez, zentro gisa abiarazteko garaia zuela erabaki du aldundiak; hala, Tolosako Usabal industria...
2021-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/194118/polinesia-frantseseko-proba-nuklearren-eta-minbizi-kasuen-arteko-laquolotura-ezin-da-egin-oraingozraquo.htm
Mundua
Polinesia Frantseseko proba nuklearren eta minbizi kasuen arteko «lotura ezin da egin, oraingoz»
Osasunaren eta Ikerketa Medikoaren Frantziako Institutu Nazionalaren txostenak haserrea eragin du Ozeaniako uhartedian. 193 taldeak «negazionismoa» egotzi dio erakundeari.
Polinesia Frantseseko proba nuklearren eta minbizi kasuen arteko «lotura ezin da egin, oraingoz». Osasunaren eta Ikerketa Medikoaren Frantziako Institutu Nazionalaren txostenak haserrea eragin du Ozeaniako uhartedian. 193 taldeak «negazionismoa» egotzi dio erakundeari.
Egun dauden frogak kontuan harturik, «ezin da loturarik egin» Polinesia Frantseseko proba nuklearren eta minbizi kasuen gorakadaren artean, «oraingoz». Ondorio horretara iritsi da Inserm Osasunaren eta Ikerketa Medikoaren Frantziako Institutu Nazionala erakunde publikoa, argudiatuta txosteneko emaitzak ez direla nahiko...
2021-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/194119/alemaniak-siriako-zerbitzu-sekretuetako-kide-ohi-bat-kondenatu-du-torturengatik.htm
Mundua
Alemaniak Siriako zerbitzu sekretuetako kide ohi bat kondenatu du torturengatik
Lau urte eta erdiko zigorra ezarri diote Eyad Alghareib Siriako zerbitzu sekretu militarreko kide ohiari. Nazioartean Al-Assaden agintepean egin diren krimenak epaitzen diren lehen aldia da, eta aurrekaria sor dezake.
Alemaniak Siriako zerbitzu sekretuetako kide ohi bat kondenatu du torturengatik. Lau urte eta erdiko zigorra ezarri diote Eyad Alghareib Siriako zerbitzu sekretu militarreko kide ohiari. Nazioartean Al-Assaden agintepean egin diren krimenak epaitzen diren lehen aldia da, eta aurrekaria sor dezake.
Koblenzako Auzitegiak torturen konplize izatea egotzi dio Eyad Alghareid Siriako zerbitzu sekretu militarreko kide ohiari. Lau urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote. Alemaniak prozesu horretan jakinarazi duen lehen epaia da gaur eman duena, eta, beraz, nazioartean Baxar Al-Assaden aginte garaian egin diren krim...
2021-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/194120/bizikidetza-demokratikoari-buruzko-hitzaldi-ziklo-bat-antolatu-du-foro-sozialak.htm
Politika
Bizikidetza demokratikoari buruzko hitzaldi ziklo bat antolatu du Foro Sozialak
Donostian, Iruñean, Gasteizen eta Bilbon eginen dituzte solasaldiak, martxoko lehen lau astearteetan, bizikidetza hainbat arlorekin lotuta: hala nola komunikabideekin, Elizarekin, kulturarekin eta gizarte mugimenduekin.
Bizikidetza demokratikoari buruzko hitzaldi ziklo bat antolatu du Foro Sozialak. Donostian, Iruñean, Gasteizen eta Bilbon eginen dituzte solasaldiak, martxoko lehen lau astearteetan, bizikidetza hainbat arlorekin lotuta: hala nola komunikabideekin, Elizarekin, kulturarekin eta gizarte mugimenduekin.
Joan den urrian abiatu zuen Foro Sozial Iraunkorrak Bizikidetza demokratikoaren eraikuntzarekiko konpromiso soziala dinamika, eta, bide horretan «gizarte zibila» aktibatzeko asmoz, Bizikidetza landuz hitzaldi zikloa antolatu dute martxoan Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan: martxoaren 2an Donostian, 9an Iruñean, 16an...
2021-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/194121/espainiako-eurodiputatuek-egindako-presioa-salatu-du-puigdemontek.htm
Mundua
Espainiako eurodiputatuek egindako presioa salatu du Puigdemontek
Immunitatea kentzeko Europako Parlamentuko Auzi Juridikoen Batzordeak egindako urratsa espero zutela onartu du, baina «penagarria» dela adierazi. Espainiako alderdiek erabakia txalotu izanak euren kontrako auzia «politikoa» dela erakusten du, Generalitateko presidente ohiaren arabera.
Espainiako eurodiputatuek egindako presioa salatu du Puigdemontek. Immunitatea kentzeko Europako Parlamentuko Auzi Juridikoen Batzordeak egindako urratsa espero zutela onartu du, baina «penagarria» dela adierazi. Espainiako alderdiek erabakia txalotu izanak euren kontrako auzia «politikoa» dela erakusten du, Generalita...
Europako Parlamentuko Auzi Juridikoen Batzordeak Carles Puigdemont, Toni Comin eta Clara Ponsati Kataluniako politikari erbesteratuei immunitatea kentzearen alde bozkatu zuen atzo, eta erabaki hori salatu dute hirurek gaur, agerraldi bateratu batean. Erabakia «espero izatekoa» zela adierazi du Puigdemontek, baina, edon...
2021-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/194122/plateruena-berrabiarazteko-prozesu-parte-hartzailea-abiatuko-du-durangoko-udalak.htm
Kultura
Plateruena berrabiarazteko prozesu parte hartzailea abiatuko du Durangoko Udalak
Herriko eragileekin eta elkarteekin elkarlanean osatuko dute prozesua, eta ekainerako prest izatea espero dute.
Plateruena berrabiarazteko prozesu parte hartzailea abiatuko du Durangoko Udalak. Herriko eragileekin eta elkarteekin elkarlanean osatuko dute prozesua, eta ekainerako prest izatea espero dute.
Urtarrilean itxi zituen ateak Durangoko (Bizkaia) Plateruena kafe antzokiak, eta, dagoeneko, hasiak dira hura berriro ere martxan jartzeko lanean. Izan ere, Durangoko Udalak ekainera arte iraungo duen prozesu parte hartzailea abiatuko du martxo amaieran. Udalak sortutako «talde motorra» kultura teknikariek, udal teknik...
2021-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/194123/ondare-oficina-aurkeztu-dute-euskal-musika-ondarea-ezagutarazteko-ekimena.htm
Kultura
OndarE Oficina aurkeztu dute, euskal musika ondarea ezagutarazteko ekimena
20tik gora konposizioren edizio kritikoak eta disko bat argitaratu ditu dagoeneko ekimenak. "Proiektu zirkularra da hau. Eskuizkribuak aztertzetik partiturotako musika programatzerainoko ibilbidea proposatzen du", adierazi du enpresaren sortzaileak, Josu Okiñena musikariak.
OndarE Oficina aurkeztu dute, euskal musika ondarea ezagutarazteko ekimena. 20tik gora konposizioren edizio kritikoak eta disko bat argitaratu ditu dagoeneko ekimenak. "Proiektu zirkularra da hau. Eskuizkribuak aztertzetik partiturotako musika programatzerainoko ibilbidea proposatzen du", adierazi du enpresaren sortzai...
"Proiektuaren helburua da garai guztietarako euskal musika editatzea, berreskuratzea eta ezagutaraztea. Proiektu zirkularra da hau, eta bere 360 graduetan ulertu behar da. Partiturak editatzea ezinbesteko oinarria da guretzat, baina, behin hori eginda, piezok entzungai jarri behar dita". Hori da OndarE Oficina ekimenar...
2021-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/194124/hasi-dira-100-urtetik-gorakoak-txertatzen-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm
Gizartea
Hasi dira 100 urtetik gorakoak txertatzen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
90 eta 100 urte bitartean daudenak izango dira txertoa jasotzen hurrengoak: 39.000 pertsona inguru. Gotzone Sagarduik jakinarazi du aurki txertatzen hasiko direla tutoretzapeko pisuetako eta etxebizitza komunitarioetako adineko pertsonak, eguneko zentroetako erabiltzaileak, eta etxean dauden menpekotasun handiko pertso...
Hasi dira 100 urtetik gorakoak txertatzen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 90 eta 100 urte bitartean daudenak izango dira txertoa jasotzen hurrengoak: 39.000 pertsona inguru. Gotzone Sagarduik jakinarazi du aurki txertatzen hasiko direla tutoretzapeko pisuetako eta etxebizitza komunitarioetako adineko pertsonak, eguneko...
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak COVID-19aren aurkako txertaketa prozesuan urrats berri bat egin du, eta adineko egoitzetan bizi ez diren 80 urtetik gorako pertsonak txertatzen hasi. Zehazki, etxean bizi diren 100 urtetik gorako pertsonak txertatzeari ekin dio gaur. Guztira, 25 txertaketa gune ezarri ditu hiru lurrald...
2021-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/194125/jaialdiaren-lehen-urteei-ertzetatik-begira.htm
Kultura
Jaialdiaren lehen urteei ertzetatik begira
Donostiako Zinemaldiaren 1953tik 1970era bitarteko 30 argazki ikusgai daude Tabakaleran. Generoari, klaseari eta politikari lotutako «tentsioen» isla diren irudiak hautatu dituzte erakusketarako.
Jaialdiaren lehen urteei ertzetatik begira. Donostiako Zinemaldiaren 1953tik 1970era bitarteko 30 argazki ikusgai daude Tabakaleran. Generoari, klaseari eta politikari lotutako «tentsioen» isla diren irudiak hautatu dituzte erakusketarako.
Etxerik gabeko pertsona bat Maria Kristina hotelaren inguruetan. Militar frankistak ekitaldi ofizialetan. Emakume zinemagile gutxi batzuk, gizonek inguratuta. Herri xehea alfonbra gorriaren bazterretan. Donostiako Zinemaldiak irudi ugari utzi ditu ia zazpi hamarkadako ibilbidean, eta horien artean badira ohiko iruditer...